Eztabaida:Ilarduia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikipedian begietako minen araberako edizioak egiten zirela ez nekien, ez dakit irizpide zientifiko hori zein den. Azentua jartzeaz eztabaidatu zela bai gogoratzen dut...Hain xelebrea ez da izango azentuaren aipamena, orain begietako minak jotako Assarrek berak ekarri baitzigun gogora Euskaltzaindiaren arau hau, non Bidásoko eta abar (hau da, Ilárduia edo Aspárrena ahoskatzeko aholkua ematea bezala) idatzita dagoen, euskal hiztunak laguntzeko.--Adrar 20:44, 23 Apirila 2011 (UTC)

Hor aipatzen duzun arauak ez dauka zerikusirik eztabaida harekin. Nik eztabaida hartan esan nuen toponimoak nola ahoskatu behar diren esatea ez dela beharrezkoa, eta ez dela aipatu behar. Begietako mina ematen didana zer den argi esan dut aldaketaren oharrean: artikulu honetako Ilarduia hitzaren alboan ohartxo bat jartzeak, esanez Ilarduia nola ahoskatu behar den, eta Asparrena hitzean ohartxo hori bera ez jartzeak (biak esaldi berean daude). Nahi baduzu, jarri berriro ohartxoa, baina kontuan izan batean jartzeak eta bestean ez jartzeak nahastu egiten duela jendea (Asparréna ahoskatzen dela pentsatuko dutela).--Assar; (erantzun hemen) 20:41, 23 Apirila 2011 (UTC)
Bai, araua deklinabideaz da baina horren harira Bidásoko eta abar idaztea hautatu du Euskaltzaindiak, "Ilarratzaren" harira aipatu nituen akademiak babestutako beste lan batzuetan ikusitako joera, pedagogikoa delakoan; gogoratuko duzu bere momentuan esan zenuela hori ("Bidásokò" hain zuzen) zela "euskaldunen azentuera estandarra", orduan kasu honetan ere (/Bidásoko/ bailitzateke) sobran legoke idaztea. Anbiguotasunaz zer esango dizut, Euskaltzaindiak ere aipatutako arauan agertzen diren beste leku-izen batzuk (Baztan, Malerreka, Kantauri...) azentu nagusia non duten ez du idatzi; neu, bestalde, Asparrena artikuluan ahoskeraren berri ematearen alde nengoke, orain dela hilabete batzuk esan bezala "istripua Asparrénan" bezalakoak entzuten baitira. Beraz, Ilarduian ezabatu barik Asparrenan ere azaltzea duzu aukeran. Badakit ez dela zeure iritzia baina iritzi soilen arabera ezin da erabakirik hartu.--Adrar 22:20, 23 Apirila 2011 (UTC)