Asparrena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asparrena

 Araba
Araia, Aratz menditik ikusia.
Araia, Aratz menditik ikusia.
Izen ofiziala Asparrena
Estatua
Erkidegoa
Lurraldea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Aguraingo Kuadrilla
Alkatea Consuelo Auzmendi (Euskal Herria Bildu)
Herritarra asparrendar
Koordenatuak 42°53′21″N 2°18′55″W / 42.88917°N 2.31528°W / 42.88917; -2.31528Koordenatuak: 42°53′21″N 2°18′55″W / 42.88917°N 2.31528°W / 42.88917; -2.31528

Alava municipalities Asparrena.JPG

Eremua 65,18 km2
Garaiera 605 m
Distantzia 35 km Gasteiza
Posta kodea 01208 / 01250
Biztanleria 1.659 bizt. (2014)
Dentsitatea 25,45 bizt./km²
Sorrera 1181
http://www.asparrena.net/

Asparrena[1] Arabako ipar-ekialdeko ertzeko udalerria da, Aguraingo kuadrillakoa. Gipuzkoaren eta Nafarroa Garaiaren mugakide da, eta 1.659 biztanle ditu.

Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren izen ofiziala Asparrana izatetik Asparrena izatera igaro zen 1860an. Asparrena izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, izena erabiltzean, honakoa da bidea: Asparrena, Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, gure Asparren hau...[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandiamendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe. Hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu (eta helburu) izan ohi da. Hidrologiari dagokionez, Zirauntza ibaiak Asparrena du sorburu.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asparreneko udalerria Sakanarako pasabide naturalean kokatuta dago, hori historian zehar gune garrantzitsua izan da. Bertatik igarotzen zen Euskal Herriko galtzada erromatar nagusia, Bordele-Astorga, alegia, bai eta Done Jakue bidea ere, Lizarratetik zetorrena.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrialde garrantzitsua dago Asparrenean, N-1 errepidetik gertu. Bertan ezarrita daude, besteak beste, Nestle izozkiak enpresa (lehengo Helados Miko), Pferd Rüggeberg enpresa (Caballito ezizenaz ezaguna), eta Gasteizko Michelin enpresaren oinarri logistikoa.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araiako eliza frontoitik ikusia

Hamar herrik osatzen dute Asparrena udalerria:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asparreneko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ko hauteskundeen ondotik, Euskal Herria Bildu taldeko Consuelo Auzmendi da alkatea, nahiz eta EAJ izan zen alderdirik bozkatuena.

Asparreneko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
286 (% 31,43)
1 / 9
151 (% 16,61)
Euskal Herria Bildu*
3 / 9
249 (% 27,36)
6 / 9
455 (% 50,06)
Asparrena Bidean
2 / 9
233 (% 25,60)
Candidatura Independiente de Asparrena
1 / 9
106 (% 11,65)
2 / 9
203 (% 22,33)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).
Asparreneko ikuspegia, Gordoako hilerritik: Ezkerretik eskuinera, Gordoa (lehen planoan), Arriola (urrunago) eta Aratz mendia (eskuin-eskuinean).

La Burundesa autobus konpainiak Sakanako herriak elkartzen ditu Gasteiz-Iruñea linearen bidez, eta Asparreneko Ibarguren eta Andoin herrietan du geltokia. Guztira hiru zerbitzu eskaintzen ditu norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da Ilarduia eta Eginoko eskalada eskola. Edozein zailtasuneko bideak daude udalerrian, baita hegan egiteko errapelak ere.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eginoko haitzak eta Lezearen ahoa
Araiako Marutegiko gazteluaren aztarnak

Asparrendar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  2. (Euskaraz) Marutegi hiru.com webgunean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asparrena Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa