Eztabaida:Iruñerria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honetan Iruñea eta hiriaren zabaltzeaz hitz egiten da; alabaina, eduki hori Iruñea sarreran egon behar luke, errepikatu gabe, ezta?--Musde H 14:58, 5 Urria 2010 (UTC)

Ados. Iruñeko auzoei buruzko informazioa pixkat laburtu zitekeen artikulu honetan, bestean errepikatuta badago.--Unai (esan) 16:18, 6 Urria 2010 (UTC)
Ados, Musde H, eramazu Iruñea artikulura informazio hori, berez hangoa da eta. Egoki baderitzozu, aipamen txiki bat utzi artikulu honetan (ez dut oso-osorik irakurri, beraz ez dakit ea artikulu honetan Iruñearen zabalkundeak aipatzea merezi duen, ez baitut artikuluaren ikuspegi orokorra; zeuk ikusi). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:28, 6 Urria 2010 (UTC)
Lan gehiago du honek, nire ustez: Nahasten dira kontzeptu juridikoa (Iruñerriko Mankomunitatea udalek osaturiko erakunde publikoa batetik), eta sozio-geografikoa (Iruñerria zera da, "Cuenca de Pamplona, aspaldiko eskualde sozio-ekonomikoa). Gaur egun Esteribar eta beste herri edo haran urrutikoak ere Mankomunitatean daude, baina ez dira "Cuenca de Pamplonakoak". Argitu behar da kontu hori, ez datozelako bat mapak eta zerbitzuen aipamenak, esate baterako. Pentsatzen ari naiz bi sarrera ere egon behar direla, bata Iruñerriko eskualdea eta bestea Iruñerriko Mankomunitatea --Musde H 11:09, 8 Urria 2010 (UTC)
Nafarroako Gobernuaren webgunean begiratzen aritu naiz, eta badirudi Iruñerria ez dela erakunde publikoek erabiltzen duten unitate geografiko bat, nekazaritzarako ez bada. 1999ko dokumentu honetan argi eta garbi esaten dute hori. Beraz, horren berri eman beharko da bi artikuluetan (eskualdearena eta mankomunitatearena). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:03, 8 Urria 2010 (UTC)
Iruñerriko Mankomunitatea aldatu eta osatu dut; nik uste aski izan daitekeela, ez bada mapak eta beste kontuak pasatu. Iruñerriak badu beste eduki bat, sozio-kulturala ere, agertzen ahal dena. --Musde H 12:07, 8 Urria 2010 (UTC)
Primeran! Mankomunitatearena nik uste dagoeneko aski txukun dagoela, bai. Iruñerriarena ondo-ondo orraztea komeni litzateke, batez ere edukiaren aldetik... Ea nor edo nor animatzen den. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:58, 8 Urria 2010 (UTC)