Eztabaida:Jesus Altuna

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jesus Altunaren argitalpen guzti guztiak jartzea gehiegizkoa iruditzen zait. Gogoratu entziklopedia bat egiten ari garela eta informazio-gordialu huts bat. Entziklopediaren balioa sinplifikazioa da, zorroztasuna kendu gabe. - --Joxemai; (erantzunak) 10:58, 23 Otsaila 2011 (UTC)

Bat nator zurekin. Hala ere, paleozoologiaz eta paleoantropologiaz ez dakit nahikoa, argitalpen zerrenda horretatik garrantzitsuenak zein diren erabakitzeko; eta artikulua laburra zenez, uste izan dut hobe zela Altunaren lan guztien berri ematea, bat ere ez aipatzea baino.
Beraz, gai horietan zertxobait dakien inork argitalpenen zerrenda aztertzerik eta bakantzerik baldin badu, eskertzekoa litzateke. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:52, 23 Otsaila 2011 (UTC)
Bale! Julio Vernek ere asko idatzi zuen eta haren lan guztiak bai aipatu beharko liratekeela, baina pertsonaia honen kasuan ez dut uste horrelako xehetasunak adierazgarriak direnik. Beste hizkuntzetan ikusi ditut leiho mugikorrak, non interesatuta dagoenarentzat barra erabiliz, dena ikus daitekeen. Dena den, ikaragarria da zenbat idatzi duen gizon honek, agian fitxatu beharko genuke, ;) - --Joxemai; (erantzunak) 13:07, 23 Otsaila 2011 (UTC)
Bai, bai! Sekulako fitxajea litzateke. ;) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:12, 23 Otsaila 2011 (UTC)