Eztabaida:Juanjo Saez

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Juanjo ez da margolaria (erderaz "pintor") baizik eta ilustratzaile edo marrazkilaria (erderaz "ilustrador"). Normalean umeen liburuak marraztera behartuko lukeen estiloa dauko. Horregatik aldatu diot izena, Barrie. Gallegoko orrian "viviendo del cuento" portadaren irudia dute, nola egin dezaket hura hemen jartzeko. Milesker Usogorri; (postontzia) 17:33, 24 Urria 2006 (UTC)

Irudiaren deskribapen orria irakurtzen baduzu (eta galiziera apur bat badakizu hobe), ikusiko duzu ez dela lizentziarik azaltzen. Eta hori arazo bat da. Hemen jartzea nahi baduzu, fair use (arrazoizko erabilera) baldintzetan oinarrituta egin daiteke zerbait. Ez dakit zerbait jakingo duzun honen inguruan.
Irudiak copyright eduki arren, asmo onak badituzu, dagokion artikulua ilustratzeko bakarrik erabiltzen baduzu eta irudiaren bereizmena baxua bada, orduan, hemengo txantiloirik egokiena jarri diezaiokezu (nabaritzen da EGA daukadala? :-). Zure kasuan, egokiena {{liburu azala}} izeneko txantiloia da. Baina (beti dago baina bat), txantiloian bertan agertzen den puntuetako bat irakurtzen baduzu, hau dago idatzita: liburuaz berataz hitz egiten duen artikulua ilustratzeko. Beraz, ezingo zenuke Juanjo Saez artikuluan agertarazi irudia; bai, ordea, Viviendo del cuento liburuaz hitz egingo lukeen beste batean. —Barrie(postontzia) 18:05, 24 Urria 2006 (UTC)
Konturatua naiz bere argazkiak lizentziarik ez dutela, horregatik nahi nuen "viviendo del cuento"ren portada erabili (botata agertzen den tipoa, oinean liburua duelarik, bera da eta). Baina bere emaila lortu berria dut, idatzi egingo diot ea argazki bat bidaltzen didan, horrela lizentzien arazorik ez dut izango eta. Usogorri; (postontzia) 18:26, 24 Urria 2006 (UTC)