Juanjo Saez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juanjo Saez
Juanjo eta bere ama, El Arte liburuko protagonista
Bizitza
JaiotzaBartzelona1972ko apirilaren 30a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, gidoilaria eta telebista zuzendaria
IMDB: nm1886001 Edit the value on Wikidata
Juanjo Saezen autoerretratua

Juanjo Sáez Domper (Bartzelona, 1972ko apirilaren 30a) La Sagrera auzoan jaiotako ilustratzailea da.

Massanan arte eta margolari ikasketak egin ostean, Circulo Primigenio izeneko fanzinea sortu zuen bere adiskideekin. Gero musika aldizkari (Rock de Lux), tendentzia aldiskari (AB, .H) eta Bartzelonako doaineko prentsan hasi zen marrazten. Berak egindako Flyerak Madrilgo Reina Sofia museoan XX. mendeko espaniar diseinoaren erakusketan azaldu ziren, bai eta arloari buruzko hainbat liburutan.
Gaur egun El Periódico de Catalunya, La Vanguardia, Que Leer eta El Mundo bezalako publikazioetarako egiten du lan eta Vanessa Cabrera neskalagunarekin Familiares de Juanjo Saez izeneko estudioa ireki du. Bertatik Benicassim eta Dr.Music bezalako musika jailadientzako bai eta Cosmos recordentzako hainbat lan egin ditu.
Publizitate arloan ere ibili da, Nike, San Miguel eta Diesel bezalako etxeentzat iragarkiak egiten, bai eta hain ezagunak ez diren besteentzat, esaterako Menta, Grand Valira eta Almirall. Egindako lan hauengatik Donostiako Publizitate Jaialdian eta Cannesen sariak jaso ditu. Umeentzako hainbat liburu idatzi ditu, eta bere bere lehen eleberri grafikoarengatik, Viviendo del Cuento Junceda saria eskeini zioten 2005ean.

Bere humore zorrotz eta maltzurragatik Jordi Labanda eta antzekoen kritikotzat hartua izan da, nahiz eta Juanjok berak askotan hau ezeztu.

Juanjo Saezen lanak mundu guztia artista izateko balio duelaren erakusgarria da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Buenos tiempos para la muerte eleberri grafikoa (Morsa, 2000)
  • Dentro del sombrero, umeentzako liburua, (Kónikos, 2001)
  • Viviendo del cuento, eleberri grafikoa, (Mondadori, 2004)
  • El Arte. Conversaciones imaginarias con mi madre, eleberri grafikoa (Mondadori, 2006)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]