Eztabaida:Juduen nafar-aragoiera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluaren izena ez zait batere gustatzen. Izan ere, judu-nafarrera izatea nahiago nuke baina ez dut inon topatu hizkuntza edo aldaera horri buruzko erreferentziarik. Gaztelaniaz hemen 'judeonavarro' aipatzen du. 'Judeoaragones' berriz, emaitza gehiago ditu eta ziur nago hizkuntza edo aldaera bera dela. Ingelesez ere, 'Judeo-Aragonese' askotan aipatzen da eta 'Jewish Navarrese' apenas ez. Ideiaren bat? --Marklar 20:44, 11 Urtarrila 2011 (UTC)

Konponbide bat juduen nafar-aragoiera izena jartzea litzateke. Izan ere, erromantzearen izena nafar-aragoiera da, eta juduek hitz egiten zuten aldaera zen. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:00, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
Bale, izan ere, judu-nafar-aragoiera luzeegia eta korapilatsuegia zen. Mugituko dut. ---Marklar 18:31, 12 Urtarrila 2011 (UTC)