Eztabaida:Kataluniar nazionalismo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburuaren aldaketa proposatzen dut: Kataluniar nazionalismo jarri katalanismoaren ordez (edo katalanismoa mantenduz bigarren tokian).

Nire ustez, kataluniar nazionalismoa eta katalanismoa bi kontzeptu ezberdinak dira. Horren froga garbia da alderdi politiko katalan batzuek (PSC, adibidez) katalanistatzat jotzen dutela haien burua, nazionalistak izan gabe.

Gurean ere, ez da gauza bera euskal nazionalismoa eta baskismoa.

Ingelesezko artikuluan, adibidez, Catalan nationalism jartzen dute, ez Catalanism. Beste hainbeste espainolez edo portugesez.

Kontuan hartu, gainera, artikulu honen kategoria Kategoria: Kataluniar nazionalismoa dela. Beraz, kategoriari izena ematen dion artikulua Kataluniar nazionalismoa izan beharko litzateke.

Beraz, nire proposamena da Kataluniar nazionalismo jarri titulu nagusi moduan eta gero Katalanismo. Hots, : Kataluniar nazionalismo edo katalanismoa Katalunia naiz Herrialde Katalanen nortasuna....... -Josu (eztabaida) 19:18, 7 azaroa 2016 (UTC)