Edukira joan

Lankide eztabaida:Josu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Josu, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Aupa Josu, oraintxe txertatu dut Pink Floyden Portugaleko irudi hori artikuluan, ea hori den espero zenuena. Edozein aldaketa proposatu nahi izanez gero, esan lasai! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:38, 18 Iraila 2006 (UTC)

Kaixo! Ondo legoke mezuak jaso ahal izateko modu egokiago batean izena ematea (hau jada konponduta!). Bestalde artikulua ondo dago. Nik interwikia eta kategoria jarri dizkiot, baina esaldi batzuk pixka bat subjekt--Bitor 20:11, 16 Apirila 2011 (UTC)iboak dirudite eta gainera abestien izenak letra larriz daude, egokiena txikiz eta kurtsibaz denean. Bestela ondo dago, lasai. Segi horrela! -Theklan 20:36, 21 Iraila 2006 (UTC)
Beno, bakarrik pare bat aldiz ikusi nuela onena eta horrela eta agian hobe da esatea kritiko gehienen ustez... eta horrela nolabaiteko neutraltasuna eman ahal zaio. Bide batez, kendu {{wikitu}} nahi duzunean, hori zuk ikusten baduzu ondo dagoela zuk zeuk egin dezakezu! -Theklan 21:32, 22 Iraila 2006 (UTC)

The Dark Side of the Moon

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josu, zuk eskatzen didazun irudi hori diskoaren azalarena da, eta momentuz ez dut jarriko. Irudi horrek copyright-a dauka berez, baina baldintza batzuetan oinarrituz jarri dezakegu. Horren inguruan, ordea, erabakiak hartu beharra dauzkagu, Estatu Batuetako fair use araua dela eta ez dela. Aurreraxeagorako utziko dugu momentuz, erabaki horiek hartu bitartean. Izan ongi! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:27, 2 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Josu... irakurri mesedez Laguntza:Loturak loturak nola jartzen diren ikasteko, bestela artikuluak itsuak izango dira eta ezin dira kontatu artikulu gisa... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     16:26, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo berriro. Ikus ere, mesedez, artikulu bat egiten duzunean bukaeran kategoriak eta interwiki loturak jarri behar direla. Gainera hasierako hitza beti artikuluaren titulua izan behar da eta letra beltzez agertu behar da. Begiratu nola geratu den Hartzidura eta saiatu hemendik aurrera berdintsu egiten... eta edozein galdera, lasai egin! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:13, 3 Otsaila 2008 (UTC)

Sinatzea... baita idaztea ere!

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Ez dizut erantzun ez ez duzulako sinatu, baizik eta ez zenuelako idatzi... gutxienez nik ez dut inongo aldaketarik nire eztabaida orrialdean... beraz planteatu lasai nahi duzuna! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:23, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Erregistratzea

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ez da ezer ere ez gertatzen, ez da beharrezkoa izena emana egotea artikuluak sortu edo editatzeko. Eta loturak ondo agertzen dira, ez dakit non ikusi duzun arazoa. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     21:48, 17 Otsaila 2008 (UTC)

Kaixo bestejosu. Euskarazko artikuluan beste hizkuntzetako loturak eskuz egiten diren bezalaxe, beste hizkuntzetan euskarazkoa agertzeko eskuz egin behar da. Hau da, frantseseko Legionella artikulura joan eta, beste hizkuntza kodeak agertzen den tokian, [[eu:Legionella]] idatzi behar da. Hori da sekretu bakarra. Bestela, badira hortik zehar robot batzuk, interwikiak (wikipedien arteko loturak) automatikoki ipintzen dituztena. Baina, nik horri buruz ezer gutxi dakit. Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, galdetu TXiKi lankideari, bera da-eta robotetan aditua. --josugoni (erantzun hemen) 20:50, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Kaixo besteJosu. Txukundu dut zuk egindako artikulua. Baina goian esan nizun bezala, beste hizkuntzekiko loturak eskuz ipini behar dira. Nik egiten dudana zera da: ingelesezko artikulua bilatu (izena badakizu ingelesezko wikipedian bilatu) eta gero handik beste hizkuntzetako loturak kopiatu (badakizu, [[en:artikuluaren-izena-ingelesez]] ea horrelakoak). Hitzen loturak egiteko ere eskuz egin behar da, interesa duten izenak (euskarazko wikipedian existitu ala ez) [[ ]] artean ipini eta kitto! Zalantza gehiago baduzu galdetu lasai! gutzienez bakterio guztien artikuluak egin arte... --josugoni (erantzun hemen) 22:55, 10 Martxoa 2008 (UTC)

Formatua dela eta

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Artikulu politak egiten zabiltza azken aldi honetan mikrobiologiari lotuta. Bakarrik hiru gauzatxo gogoraraztea:

  1. Hasieran izena letra beltzez agertu behar da, adibidez, Botulismoa.
  2. Bukaeran kategoriak jarri behar ditugu, hau ez da automatikoa.
  3. Ondoren ondo legoke interwiki bat jartzea, adibidez, [[es:Botulismo]]. Robot batek beste guztiak jarriko ditu geroago.

Dudarik baduzu, galdetu lasai! aio -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     11:41, 15 Martxoa 2008 (UTC)

Bai, ondo dago zuk egin dozuna, nik jartzen nuena zen, Bakteria moneroen familiakoa dela, ez protistoen,onddoen, landareen edo animalien familiakoak. Ondo segi!--EnzaiklopediaNire eztabaida 23:18, 21 Martxoa 2008 (UTC)

Lotura gorriak eta urdinak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Ba misterio bat da... niri ondo ateratzen zait bietan, hau da urdinez. Mozilla erabiltzen dut eta ez dut frogatu Internet Explorerrekin. Hala ere izan daiteke cookien arazo bat. Saiatu izena eman gabe zaudenean Ctrl+F5 sakatzen eta ez bada konpontzen garbitu cookiak zuren nabigatzailean... eta bestela misterio handia da! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:02, 1 Apirila 2008 (UTC)

Zorionak Josu!! Pozten naiz batenbatek glukosari buruzko artikulua hasi izanaz. Askotan pentsatu dut nik hastea baina enekien nondik hasi!! Laida(Esaidank!!) 12:12, 13 Apirila 2008 (UTC)

Mikrobiologia

[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Zenbat informazio. Nire ustez egokiena den sailkapena egin behar da beti (nik dudan libururik berriena Margulisen a guide to five kingdons da), beraz zure esku uzten dut hori. Bestetik birzuzenketak lasai egin daitezke, ez dago arazorik. Berez normalean nik erabili izan dudan metodoa izen arrunta dutena priorizatzea da (Gizaki, txakur, oilo) eta izen arrunta izen zientifikoaren moldaketa bat denean (sauropodoak) ba orduan zientifikoari garrantzia eman (Sauropoda, Ornitischia...). Ez dakit ulertzen duzun. Bestela zuk uste baduzu izen zientifikoa baino gehiagotan ikus daitekela izen arrunta, tira, aurrera! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     12:51, 17 Apirila 2008 (UTC)

Zuk diozuna oso erraza da. Egin behar den bakarra #REDIRECT [[Nahi duzun artikulua]] jartzea da. Hau da, demagun Bilbao jartzerakoan zuzenean Bilbo agertzea nahi dugula. Asi da Bilbao artikulua sortzea eta bertan #REDIRECT [[Bilbo]] jartzea... ulertzen? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     11:11, 18 Apirila 2008 (UTC)

Estreptokokoak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo besteJosu. Egin dut zuk eskatutakoa, oso erraza baita. Zuk sortu duzun artikuluan [[Kategoria:Estreptokokoak]] ipini duzu artikulu hori kategoria horretan sartzeko. Baina kategoria hori ez zen existitzen eta horregatik, orriaren azpialdean gorriz agertzen zen. Gainean sakatuz, Kategoria hori sortzeko aukera ematen dizu. Eta Bakterioen kategorian sartu nahi zenuenez, [[Kategoria:Bakterioak]] idatzi eta kitto! Hala ere, eman begiratu bat ea dena ondo dagoen. Beste galderaren bat baduzu, lasai asko galdetu. --josugoni (erantzun hemen) 08:09, 18 Apirila 2008 (UTC)

Kaixo izenkide. Ikusi dut Immunologia artikulua txukuntzen ari zarela. Eman begiratu bat, mesedez, Eztabaida:Immunologia atalari, ea zer iruditzen zaizun. Nik egingo nuke, baina antigorputzei buruz eskolan ikasitakoa baino ez dakit... Aspaldi! --josugoni (erantzun hemen) 14:46, 1 Maiatza 2008 (UTC)

Edozeinek alda dezake zuk diozuna. Aldaketa handi xamarra denez, modu onena lehenengo eztabaida orrian besteen iritzia eskatzea da. Hori aspaldi egin genuenez eta, dirudienez, denok bat gatozela, orain edozeinek egin dezake aldaketa. Nahi baduzu, nik bi artikulutan banatuko dut: Immunologia eta Sistema immunea. Gero, nahi izanez gero, zuk txukundu ahalko dituzu. Bestela, zuk zeuk egin aldaketak. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 18:31, 26 Maiatza 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian

[aldatu iturburu kodea]

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)  11:59, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Artikuluei izenburua aldatzeko

[aldatu iturburu kodea]

Aupa

Artikulu bati izenburua aldatzeko [historia] eta [jarraitu] artean dagoen [mugitu] loturan klik egin dezakezu. Bestela [shift] eta [alt] sakatuta eutsiz [m] sakatzen baduzu ere, izenburua aldatzeko orria agertuko zaizu. --Javierme 22:47, 4 Iraila 2008 (UTC)

Bai, hori bera esan behar nizun!-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:35, 5 Iraila 2008 (UTC)

Epa! Nonbait lanean ari zarela adierazteko, idatzi {{lanean}} artikuluaren hasieran. Erraza benetan... Hurrengoan ere, galdetu lasai. --josugoni (erantzun hemen) 21:32, 27 Urria 2008 (UTC)

Izenkide: lan txukuna egiten ari zara Biziaren jatorria artikuluarekin. Agian ikusi duzunez, interwikiak gehitu dizkiot eta Abiogenesi artikulutik bideratu ere bai. Baina zalantza bat sortu zait: ez luke Bizitzaren jatorria izan behar izenburua? Oraindik ez dut oso ondo ulertu zein den Bizitza eta Biziaren arteko desberdintasuna, baina ikusita wikipedian Bizitza agertzen dela... Argitu beharrekoa.. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 20:04, 29 Urria 2008 (UTC)

Zu zara biologoa eta zure esparruan Bizia esaten bada, horrelaxe izango! Baina, horregatik, Bizitza artikuluaren izena aldatu eta Bizi ipini beharko zaio, gutxienez Wikipediako artikulu nagusien artean koherentzia izateko. Bertako eztabaidan ipiniko dut zure erantzuna. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 10:55, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Egina! Eman begiratu bat ATP artikuluari. Horrela, antzeko kasu batean beste hainbeste egin ahal izango duzu, eta argipen orri bat sortu. Hurren arte. --josugoni (erantzun hemen) 18:24, 11 Maiatza 2009 (UTC)

Fotosintesia

[aldatu iturburu kodea]

Izenkide, artikuluaren izana aldatu dut: Fotosintesi oxigeniko da orain. Zure arrazoiak bertako eztabaida orrian itsatsi dut (ados ez bazaude, lasai ezabatu). Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 12:43, 15 Maiatza 2009 (UTC)

Eskerrik asko

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, eskerrik asko idatzi didazun mezuarengatik.

Nik ere euskal Wikipedian lagundu nahi dut eta horregatik, osasun zientzien arloko artikuluak sortu edo hobetzen saiatzen naiz batez ere. Ondo izan. --Milu (erantzun hemen) 00:22, 28 Maiatza 2009 (UTC)

Kaixo. Arazoa "konpondu" dut eta argipen orria sortu: Kolon. Horrela norbaitek "kolon" idaztean, bi adieretako bat aukeratu beharko du. Baina idatzitako artikuluetan, hobe da biak desberdintzea, hau da Kolon (anatomia) edo Kristobal Kolon jartzea. Ikusi zer egin dudan Kolitis pseudomenbranoso artikuluan, bertan zuzenean ipini baitut Kolon artikulu egokira zuzenduz, argipen orritik pasa gabe. Argipen orriak edozeinek sor ditzake, berez beste artikulu arrunt batean berdina delako. Ondo segi, izenkide. --josugoni (erantzun hemen) 17:42, 21 Uztaila 2009 (UTC)

Ikusi dut lanean txantiloia jarri duzula, baina nik besterik gabe erreakzio kimikoa hobetu eta taula batean sartu dut. Aldaketa txikia egin dudanez, ez dut abisatu. Sentitzen dut zure lana eten badut. Ondo izan.

Post-data: {{Lanean|Josu}} jartzen baduzu, lana egiten ari den lankidearen izena agertuko da.--An13sa 12:07, 25 Uztaila 2009 (UTC)

Irudien arazoa ezin da konpondu. Kendu egin beharko dituzu. Gorriz agertzen diren irudi horiek ez daude Commons-en eta euskarazko wikipediak bertatik hartzen ditu irudi guztiak. Konturatu ez bazara, beste gainontzeko wikipedietan ez daude irudi horiek, frantsesezko wikipedian bakarrik daude. Horrek esan nahi duena da, frantsesezko wikipediakoak direla eta ezin direla beste wikipedietan jarri. Egin dezakezuna da Commons-era irudi horiek igotzea. Zalantzarik baduzu galdetu lasai. Ondo izan.--An13sa 17:40, 25 Uztaila 2009 (UTC)

Bai, ideia bat izan daiteke. Argipen orrialde bat egiteko nahikoa da sortu eta gero {{argipen}} jartzea, txantilioa ager dadin. Nik aldaketa bat egin dut ze (laborategiko) hitzak ez du ezer esan nahi. Hau da, edo Laborategiko autoklabe zen edo Autoklabe (laborategia). -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:20, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Bai, hori egin behar da. Artikuluak zuk ere mugitu ahal dituzu, goian dagoen "mugitu" botoiari emanez. Ez du zertan administratzaile batek egin behar! Beste galderarik baduzu esaidazu... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:49, 18 Abuztua 2009 (UTC)
Uste baino errazagoa da. Ikusten baduzu klik egiten duzunean goian ezkerrean agertzen da "(Autoklabetik berbideratua)". Egin klik hor eta agertuko da artikulu bat "|-> Autoklabe (industria)" jartzen duena. Hori da aldatu behar duzun orrialdea, kendu dagoena eta argipen orrialde egin. Konponduko al zara? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:02, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Aupa Josu. Bietako bat soberan dago, edo "r"a, edo marratxoa, ezta?--Unai (esan) 20:29, 28 Abuztua 2009 (UTC)

Agertuko naiz

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu. Azkenaldian ez naiz wikipedian sartu, abuztuan atsedenaldi bat hartzea erabaki nuen eta oraindik ez naiz itzuli. Baina ez --Bitor 20:11, 16 Apirila 2011 (UTC)dut wikipedia uzteko asmorik. Laister berriro ekarpenak egiten hasiko naiz eta beraz, ez arduratu, ez zara bakarrik egongo ;) Ondo izan.--Milu (erantzun hemen) 13:06, 20 Iraila 2009 (UTC)

Bizitzaren Zuhaitza Wikiproiektua

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu. Agian hau interesgarria da zuretzat: Wikipedia:Txokoa/Albisteak#Bizitzaren_Zuhaitza_Wikiproiektua. Esango didazu! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:54, 25 Urtarrila 2010 (UTC)

Ernest Fourneau

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josu! Unaik aholkatuta jortzen dut zuregana. Ernest Fourneau artikulua egin nuen baina hiztegi teknikoan ahaleginduta ere akatsak edo zer hobetu egongo da, arlo horietaz ez baitakit. Emaiozu begiradatxoa eta hobetuko duzu, seguru! Ondo izan.--Adrar (erantzun hemen) 18:12, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Bonjour, Josu. Sans rien y comprendre malheureusement, j'ai vu que vous aviez beaucoup travaillé sur la page Ernest Fourneau. Je m'en félicite et vous en remercie. Et surtout, dans le cas où vous auriez besoin de quelque information que ce soit, je vous prierais de ne pas hésiter à me contacter ici ou  : je détiens une importante documentation sur ce chimiste (dont je n'ai d'ailleurs pas encore fini de rédiger la page en français). S'il vous plaisait de vous adresser à moi, choisissez, du français ou de l'anglais, la langue qui vous convient le mieux. Bien cordialement à vous. --Thierry 12:54, 11 Otsaila 2010 (UTC)

Aupa Josu, barkatu lehenago ez erantzuteagatik. Mila esker txukunketagatik, denak irabazle. Neuk argiegi ez zegoen zatia aldatu egin dut, dena ez zen konponduko (frantsesetik iztultzen ibili nintzen) baina ea apur bat hobeto ulertzen den. EHrekiko loturaz zegoen atala ere zabaldu dut. Ikusi duzu, Fourneauren iloba batek (idazle profesionala ere denak), niri bezala, kontaktatu dizu eta elkarlana eskaini. Oso interesgarria iruditu zait Ernest Fourneau hau eta familiar honek ikertu duenaren arabera Bigarren Mundu Gerran zeharreko ustezko "kolaborazioagatik" zokoratuta geratu zen, nahiz eta merituak sobran izan. Noizean behin begirada emango diot artikuluari,ea ilobak zer edo zer berria sartu duen. Ondo izan.--Adrar (erantzun hemen) 18:34, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Wikiproiektua

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Wikiproiektuek ez dute lan gehiago ematen. Berez gai baten inguruan eztabaidatzeko dira, hau da, interesa dutenen artean lanak koordinatzeko. Baina egunean ez duzu zertan artikulu gehiago egin, ezta gutxiago ere, noski. Ideia gai bat bisibilizatzea da eta denon artean egin daitezkeen gauzak jartzea. Animatzen bazara, badakizu... eta bestela ere, lan berdina egingo duzunez! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:05, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Josu! Biologiaren inguruan ari zarela eta, konpon zenezake Zetar artikulu infotaula? Milesker.--An13sa 19:01, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Bizitzaren Zuhaitza Wikiproiektua

[aldatu iturburu kodea]

Noski ondo iruditzen zaidala! Hori zure esku noski. Ea jendea animatzen den parte-hartzera! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:43, 10 Apirila 2010 (UTC)

Nabarmendutako artikulua

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Ba ez zegoen izarra, ez zegoelako txantiloia jarrita. Baina jarri dut jada, lasai. Bestea, ba ez, azkeneean ez da egingo, baja asko zeudelako eta parte-hartzeko interes gutix gure aldetik. BAina besteren batean egiteko geratu gara. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:58, 20 Apirila 2010 (UTC)

Bon dia, he llegit que entenies el català i he preferit escriure't en aquesta llengua que en anglés o una altra llengua d'estat. Perdó, sé molt poques coses de basc... T'escric per a veure si pots donar el suport a la nostra associació "Amical de la Viquipèdia" que està intentant de ser un Chapter però ha tingut problemes per no representar un estat. Si ens vols ajudar, pots afegir Txantiloi:Wikimedia CAT que m'ha traduït molt cortesament Hegibeltz/Tuc negre, a la teua pàgina principal. Eskerrik asko/gràcies, fins aviat, que tingues un molt bon estiu, Capsot 21:06, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo, et desitge un molt bon any nou!

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, lamente no tenir prou temps per a saber una mica més d'euskera i d'imposar el meu català. T'escric essencialment per a desitjar-te unes molt bones festes de nadal i d'any nou amb moltíssima felicitat, salut i prosperitat, però també per a dir-te que estem preparant el desé aniversari de la Viquipèdia i que esperem poder comptar amb la presència d'almenys alguns de vosaltres per a representar l'euskera. Que 2011 siga un any meravellós per a tu i la teua família, el teu país i aquesta wikipedia. Et deixe a sota l'enllaç en el qual havia escrit un missatge general però que em tem que gairebé ningú no ha vist: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Una abraçada i de nou un molt bon any nou! Eskerrik asko per la teua atenció. Agur! Claudi/Capsot 22:16, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

Kaixo i perdó si he tardat tant, es veu que no he posat l'adreça d'e-mail i no m'ha arribat la notícia que havíeu respost i no sé com avui he passat per ací i he vist els vostres missatges. Perdó! La trobada es farà a Perpinyà el 19 de març (l'arribada s'hi fa el 18 al vespre amb autocar de Barcelona i la tornada el 20 de matí): http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:10_anys_de_la_Viquip%C3%A8dia/Congr%C3%A9s. Espere que vindrà almenys un de vosaltres per a representar la vostra viquipèdia, xarrar i encetar un treball en comú, Gomà ha de contactar algú ja que les respostes que havia vist fins ara (Theklan i Janfri), tot i el seu interés, semblaven d'indicar una impossibilitat de vinguda. A priori és Gomà qui s'ha d'encarregar de contactar un de vosaltres, però com que sempre va molt atabalat en parleu entre vosaltres i probablement valdria la pena de contactar-lo directament. Els gastos de viatge i d'estada de la persona (potser dues però s'haurà de parlar amb Gomà, jo espere que sereu almenys dos... :)) van a càrrec d'Amical (per això tenim clares limitacions!). A l'espera de veure-vos ben aviat, que et vaja tot molt bé, una abraçada ben bona, agur! També he de respondre a Xabier Capsot 21:37, 20 Otsaila 2011 (UTC)

Kaixo, Josu! E-postak bidaltzeko aukera ez duzu aktibatuta. Aktibatuko zenuke? Bestela, bidali egidazu e-posta bat, mesedez: unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es. --Unai (esan) 11:06, 23 Urtarrila 2011 (UTC)

Zure e-maila ez da ikusiko. Erabilgarria da, orokorrean, mezu pribatuak bidaltzeko, baina oraingoan, honekin dago erlazionatuta.--Unai (esan) 22:25, 27 Urtarrila 2011 (UTC)
Saioa hasi eta goian "hobespenak" sakatu. Ondoren, "Lankide profila" lehenengo orrialdearen behealdean "E-posta aukerak" dauzkazu. Laukitxoan e-maila sartu eta "Beste lankideen e-posta onartu" aukeratu; "Hobespenak gorde" sakatu. Listo!--Unai (esan) 17:15, 28 Urtarrila 2011 (UTC)

Eskarrik asko

[aldatu iturburu kodea]

Mila esker,Josu, bereziki botanika gustatzen zait

Infloreszentzia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, Infloreszentzia artikulua zuzendu mesedez--Bitor 20:23, 20 Maiatza 2011 (UTC)

Ingelesez zegoen PNG fitxategia euskaratu eta SVG formatura pasatu dut.--Assar; (erantzun hemen) 13:36, 8 Abendua 2011 (UTC)

Ez horregatik. Beste irudiren bat euskaratzea behar baduzu, esaidazu eta egingo dizut. Kontuan izan SVG formatuan egon behar duela, bestela ezin dut modu errazean egin.--Assar; (erantzun hemen) 11:28, 9 Abendua 2011 (UTC)

Created articles counter

[aldatu iturburu kodea]

About your query on cawiki, I have edited your link in your user page here, and answered to you there. Coet (eztabaida) 19:47, 17 martxoa 2012 (UTC)

Mikrobiologiaren ataria

[aldatu iturburu kodea]

Primeran. --Marklar (eztabaida) 19:06, 6 otsaila 2013 (UTC)

Ataria: Egina. Igual eskema bat baino gehiago egin dut. Badakizu: kolorea edo irudiak gustatzen ez bazaizkizu, aldatu; testuarekin gauza bera. "Ba al zenekien" atala italierazko Curiosità atalaren sasi-itzulpena (nire italiera nahiko kaxkarra da eta hitzez hitzeko itzulpenarekin nahaspilatu naiz) besterik ez da. Ah! eta ez naiz atrebitu "Gai nagusiak" eta "Kategorien sailkapena" atalekin, hori zure esku. Zerbait gehitu nahi baduzu, goian aipatutakoa, aldatu, txo!. Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 19:16, 7 otsaila 2013 (UTC)
Eraginkorragoa? hainbesterako izango al da? :-), egizu nahi dituzun aldaketak trankil-trankil eta, bukatzen duzunerako, zerbait nahi baduzu esan. Egia esateko ez naiz trebeena kodearekin (de letras naiz), baina saiatu, saiatuko naiz. --Marklar (eztabaida) 12:37, 9 otsaila 2013 (UTC)
Mikrobioen unibertsoarena, ondo ulertu badut, Egina (testua bi argazkien artean). Fitxategietan "thumb" parametroa ez zait gustatzen eta kendu dut. Testua gehitzeko da eta nahiko arraro dirudi. Bigarren zutabea ("Kategorien sailkapena" atal hori) kendu dut. Sortu nuenean, italierazko Categorie bezalako atala izatea ondo izango litzatekeela pentsatu nuen baina, zuk egindakoa ikusita, jada ez da beharrezkoa. Gainera, forma txukun hori egiteko <categorytree> hori behar dugu eta ez dakit gure wikipedian inplementatuta dagoen ala ez. --Marklar (eztabaida) 18:12, 11 otsaila 2013 (UTC)

Irudi bat euskaratu

[aldatu iturburu kodea]

Bai noski!-Assar; (erantzun hemen) 14:53, 7 martxoa 2013 (UTC)

Interwikiekin arazoa

[aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko wikipedian ez da azaltzen interwikiak editatzeko lotura. Akats bat izango da. Hala ere, wikidatara jo dut ingelesezko izena sartu eta azaldu egin zait eta bertan gaineratu dut. Dena den, niri ere gertatu izan zaizkit horrelako arazoak, bereziki kategoriekin. - --Joxemai; (erantzunak) 13:45, 29 martxoa 2013 (UTC)

Uhmm, hori ez da SVG formatuko fitxategia, GIF formatukoa baizik, eta ez da batere erraza aldatzea. GIFetik SVGra pasatzen saiatuko naiz, ea ondo geratzen den.--Assar; (erantzun hemen) 18:59, 1 iraila 2013 (UTC)

Zianobakterio

[aldatu iturburu kodea]

{{Fosilaren garaia}}k sortzen zuen eta kendu dut (pena). Beste wikipedietan beste txantiloiak erabiltzen dituzte (adibidez, en:Template:long fossil range) baina hemen ez dugu oraindik sortu. Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 18:37, 23 abendua 2013 (UTC)

Eskerrik asko, Josu

[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko, Josu

Bihar euskararen proba daukat. Euskara klaseak itzuli dut, gero hiru urte.

Hiru urte duela euskararen irakasle batekin arazo handi bat izan nuen, horregatik, abokatu bat kontratatu behar nuen. Epaiketa hori galdu dut. Alferrik izan zen.

Euskara nahiko ondo ulertzen dut baina, niretzat, euskara idaztea oso zaila da.

Txantiloi hau erabiliko dut

Horregatik, niretzat, zure laguntza oso baliagarria izango da. Mila esker.

Landare baskularrak

[aldatu iturburu kodea]

Egunon Josu, oraintxe bertan landare baskularra hasi nintzen, zirriborra bezala, eta nire ustez artikulu hori oso garrantzitsu da. Zure laguntza eskatzen dut.--Bitor (eztabaida) 19:32, 20 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo Josu Esporofito artikulua zaila da, begiratu mesedez.--Bitor (eztabaida) 08:19, 26 urtarrila 2014 (UTC)

Eta orain gametofito txanda da. Gameto = emaztea, oso bitxi iruditzen zait--Bitor (eztabaida) 20:11, 29 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo Josu, Echinacea artikulua hasi dut, baino arazoa daukat:taxotaula automatikoan Echinacea animalia bezala agertzen da. Lagundu mesedez.--Bitor (eztabaida) 18:22, 10 otsaila 2014 (UTC)

Kaixo Jusu!.Badakit zer gertatzen arikuluarekin: itsas trikuaren klase bat "Echinacea" (ere) du izena. Adibidez, Wikipedian ingelesez "Echinacea" izenarekin bi artikuluak daude: "Echinacea (animal)" eta "Echinacea" (hutsa=landarea). Wikipedian euskaraz txantiloi automatikoan bakarrik Echinacea=itsas trikuak prest da.--Bitor (eztabaida) 19:45, 12 otsaila 2014 (UTC)

Pierre Magnol eta artemisia (genero)

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, bi artikulu hasi ninzen: Pierre Magnol eta Artemisia (genero). Artemisia, ere, greziar jainkosa da. Mesedez berrikusi ahal duzu?--Bitor (eztabaida) 09:12, 2 martxoa 2014 (UTC)

Lycopodiophyta

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, Lycopodiophyta artikulua hasi nintzen, berrikusi ahal duzu?--Bitor (eztabaida) 06:42, 30 martxoa 2014 (UTC)

Polysporangiophyta ere, mesedez

Arazoa sartzeko

[aldatu iturburu kodea]

Bua, ideiarik ez! -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:44, 9 abendua 2014 (UTC)

Global account

[aldatu iturburu kodea]

Hi Josu! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:19, 14 urtarrila 2015 (UTC)

Euskadi Irratian entzun dizut!

Kaixo, Josu! Barkatu honen inguruan beste ezer lehenago ez aipatzea, nahiko lantua ibili naiz azken egunetan. Jardueren programa justu aste honetan osatu dugu. Baliteke beste hitzaldiren bat ere sartzea goizean auzoari buruz, baina garrantzitsuenak arratsaldeko bi horiek dira, Kataluniako Amicalaren ingurukoa eta Euskarazko Wikipediaren inguruko mahai-ingurua. Printzipioz parte hartzeko moduan zu, Xabier Armendaritz eta ni neu agertu ginen baian nik uste jende gehiago egotea posible izan behar duela. Theklani ere idatzi nion eta agian bera ere prest egongo litzateke. Ondo iruditzen bazaizu, Txokoan bertan emango dut guzti honen berri eta bertan mahai-inguru horretan jorratu nahi ditugun gaiak aipatu ditzakegu. Dena den, egun horretarako aipatu ditzakegun gaien inguruko hausnarketa bat eramatearekin nahikoa litzateke. Moderatzaile bat egongo da eta gai horien inguruko galderak egingo dizkigu gure iritzia emateko. -Xabier Cañas (eztabaida) 08:37, 9 maiatza 2015 (UTC)

Taxotaula automatikoa

[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josu!. Ke ba. Erraz-erraza da. Ikusi {{Taxotaula automatikoa}}. Txantiloia Theklanek sortu zuen eta azalpenak hor daude. Azken finean, kode basikoa horrelakorik izango litzateke: {{Taxotaula automatikoa | taxon = izen zientifikoa }}

Artikuluaren izena izen zientifikoa bada, "taxon" hori ere soberan izango litzateke (gero, wikidatatik ezaugarri asko hartzen ditu). Sortzerakoan, taxoiaren txantiloia sortuta ez badago, jarraitu Theklanek txantiloian idatzitako argibideak eta di-da batean sortzen da taxoi-arbola. Ikusi, adibidez, {{Taxonomy/Clostridium botulinum}} txantiloian nik sortutako kodea eta zalantzak izanez gero, esan eta laguntzen saiatuko naiz.--Marklar (eztabaida) 18:33, 7 uztaila 2015 (UTC)

Vibrio cholerae

[aldatu iturburu kodea]

Primeran zegoen, txantiloia sortzea besterik ez zitzaion falta: ikusi {{Taxonomy/Vibrio cholerae}} --Marklar (eztabaida) 18:41, 14 uztaila 2015 (UTC)

Mycobacterium tuberculosis

[aldatu iturburu kodea]

Konponduta. Arazoa {{Taxonomy/Mycobacterium}}-en egindako aldaketetan zegoen. --Marklar (eztabaida) 19:22, 18 uztaila 2015 (UTC)

Bai, konturatu naiz. Saiatu naiz konpontzen baina ezin izan dut. Eskatu dut laguntza ere ingelerazko Wikipedian, ea laguntzen diguten. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:30, 7 otsaila 2016 (UTC)

Thank you for being one of Wikipedia's top medical contributors!

[aldatu iturburu kodea]
please help translate this message into the local language
The Cure Award
In 2015 you were one of the top 300 medical editors across any language of Wikipedia. Thank you from Wiki Project Med Foundation for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do! Wiki Project Med Foundation is a user group whose mission is to improve our health content. Consider joining here, there are no associated costs, and we would love to collaborate further.

Thanks again :) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 03:59, 29 otsaila 2016 (UTC)

Behorlegiren argazkia

[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Josu. Zeure argazkia, {{2016-32 argazkia}}, 32. asteko irudi narmendu gisa jarri dut (hemendik bi astera Azal Nagusian agertuko dena), bozketaren orrialdearen historialean argazki ezabaketaren aldaketan azaldu dut: "Behorlegi: Asteko irudia aukeratua". Jada 6 bozka zeuzkan, eta hemendik bi astera eta gainera jendea oporretan egongo denez ez dudalako uste beste irudirik ordurako hainbeste bozkarik jasoko duenik. Abuztuan iaz egon zen irudi eta artikulu nabarmenduen ataletako hutsuneak saistearren lanak aurreratzeko egin dut, bestela abuztua hasi eta lan horiek egiteko jende gehiena kanpoan ibiliko delako.

Irudi oso ederra iruditu zait. Argazki gehiago aurkeztera animatzen zaitut, Behorlegirena bezalakoak baldin badira asteko irudi nabarmenduak izango direla ziur bainago. Zorionak. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 13:04, 26 uztaila 2016 (UTC)

Pankrearen inflamazioa

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu: Pankrearen inflamazioa artikulu berria Pankreatitis artikuluarekin batu beharko litzakeen susmoa daukat. Begiratzerik bai? -Lainobeltz (eztabaida) 06:21, 11 urria 2016 (UTC)

Batuta. Eskerrik asko erantzun azkarragatik. -Lainobeltz (eztabaida) 10:20, 12 urria 2016 (UTC)

Kaixo, Josu. Asko estimatzen ditut zure hitzak.
Baina nire erabakia irmoa da: Aurten behinik-behin artikulu bakar bat bera ere sortzeko gogoak kendu zaizkit.
Halere, garatzen eta luzatzen ari nintzen Ikurrinaren artikulua zintzilik eta amaitugabe uzteak pena handia ematen dit, ez dut amaitzeke utzi nahi, hortaz hura amaitzera mugatuko naiz.

Bestelakoan, nire lankidetzaren eteteaz hausnarketa ala gogoeta egitearekin arrazoia ematen dizut, gizakiok-gizaki egiten gaituen ezaugarrien artean beroaldian gauza asko esan edo idatzi eta gero maiz atzera egiteko joera dago. Gogoeta egingo dut, baina gaurko egunez Nafarroan esaten duzuen moduan ez nago "aiherre", ea urtearen aldaketaren edo udaberriaren eraginak berriz ere "txirrinta" pizten didan. Besarkada bat eta ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 03:43, 16 azaroa 2016 (UTC)

Bozketa formalerako deialdia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, zer moduz? Bozketa formal bat da martxan eta artikuluen egiturari dagokio. Ona izango litzateke albait jende gehienak parte hartzea. Gaiari buruzko komentarioak hemen eta, bozkatzeko, hemen. Ondo segi, eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 14:49, 25 azaroa 2016 (UTC)

Euskal abertzaletasunaren

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Josu. Euskal abertzaletasunaren artikuluaren hobetze eta zabaltze lanean ari zarela ikusi berri dut. Beharbada gaztelaniazko Wikipedian es:Historia del nacionalismo vasco artikulua badagoela ere interesatuko litzaizuke. Gaztelaniazko Wikipedian Euskal Gaiei buruzko artikulu askotan bezala honetan ere espainiar nazionalismoaren interesen aldeko ikuspuntua nagusi izan arren, filtro neutralizatzailea pasatu eta orokorki hartuta aurkibide antolaketa eredu edo gai sailkapen gida orokor gisa baliagarria litzaizukelako iruditzen baizait. Bestelakoan, bere garaian Auñamendi Entziklopediak bere webgunean euskal abertzaletasunaren historiari buruzko artikulu zabal eta bikaina bazuen (irudiekin lagundurik), ez dakit oraindik baduen, baina gaztelaniaz. Iraganean ni ere euskarazko Wikipedian Euskal abertzaletasunaren artikulua hobetzeko lana burutzekotan egon nintzen (Sabin Arana eta Ikurrinarekin egin nuen moduan), baina burutan Erdi Aroko aurrekarietatik hasi, XIX. mendeko sorreratik igaro eta XXI. menderarteko lan entziklopedikoa egitea nuen eta sekulako lan erraldoia denez, hasi ere ez nuen egin. Ea zuk zorte hobeagoa duzun eta artikulu bikaina lantzen duzun. Animo, eutsi goiari. -Euskaldunaa (eztabaida) 18:54, 20 abendua 2016 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

[aldatu iturburu kodea]
  1. This survey is primarily meant to get feedback on the Wikimedia Foundation's current work, not long-term strategy.
  2. Legal stuff: No purchase necessary. Must be the age of majority to participate. Sponsored by the Wikimedia Foundation located at 149 New Montgomery, San Francisco, CA, USA, 94105. Ends January 31, 2017. Void where prohibited. Click here for contest rules.

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]

(Sorry to write in English)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

[aldatu iturburu kodea]
eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Proposamena: Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko modua

[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Euskarazko Wikipediak Kataluniarekin Elkartasuna adierazteko Txokoan Proposamena utzi berri dut. Irakurri eta haren inguruan iritzia eta bozka ematera gonbidatzen zaitut. Ongi izan. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:24, 22 iraila 2017 (UTC)

Hello dear Josu! Saw your contribution on the article "Ukraina" in Basque. In this context I would like to ask you about to translate/help to translate the small article into Basque. I saw you can Spanish and Catalan as well, also as support you can use the translated article in Spanish and Catalan. I'm looking forward for your contribution! Thank you a lot in advance and kind regards!

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

[aldatu iturburu kodea]
WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Thank you for being one of Wikipedia's top medical contributors!

[aldatu iturburu kodea]
please help translate this message into your local language via meta
The 2017 Cure Award
In 2017 you were one of the top ~250 medical editors across any language of Wikipedia. Thank you from Wiki Project Med Foundation for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do! Wiki Project Med Foundation is a user group whose mission is to improve our health content. Consider joining here, there are no associated costs.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 03:30, 26 apirila 2018 (UTC)

Artikulu bikoiztua

[aldatu iturburu kodea]

Bai, badakit. Uste dut zu ni baino adituagoa zarela. Kasu horretan, artikulu bakarrean bildu eta bestea kendu. Hori bai, Txokoan edo idatziko dut nire ustez irizpide okerra dela hitz anitzeko itemak mugagabean ipintzea. Eztabaidatu al da honetaz?--Koldo Biguri (eztabaida) 09:26, 10 maiatza 2018 (UTC)

Euskal/eusko auzia

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu! Zer moduz? Txokoan hasi dudan eztabaidan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut, bozketa formalean amaituko den prozesuan. Lankide guztioi eragiten digun gaia da, Euskal Herriko eta hari lotutako edozein kontutan ugari erabiltzen dugulako idaztean zein hitz egitean. Orain arteko Politika Formaletan dagoenak eztabaida piztu izan du inoiz baino gehiago, eta garaia heldu dela dirudi hau berriz aztertzeko. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 22:24, 20 abendua 2018 (UTC)

Aitor Esteban artikuluko aipuak

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, dagoeneko euskaratu ditut artikulu onerako bozketan aipatu dituzun aipuak (lehendik ere euskaratuak zeuden baina oharretan ageri ziren itzulpenak, lekuz trukatu baino ez ditut egin) - Gandalf Grisa 23ː02, 10 otsaila 2019

Onak nabarmen lehiaketa martxan da

[aldatu iturburu kodea]

Nerbio kranial artikuluan laburpen taula bat gehitzea ondo al deritzozu?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, Urkiurmo nauzu, medikuntza ikaslea naiz. Zuk sortu zenuen "Nerbio kranial" artikuluaren arira, gaztelaniako Wikipediako artikuluko taula osoa euskaratzen hasi nintzen aspaldi, eta orain amaitu dut. Jada artikuluan dagoen informazioa zabaltzen du nerbio bakoitzaren nukleo eta pasabide anatomikoekin (informazio garrantzitsua ikasterako orduan) jada funtzioaren inguruan dagoen informazioari gehituz. Zuk idatzitakoaren azpian jarri dut taula, arazorik ez badaukazu, aurretik jada bazegoena biltzen (nolabait laburtzen) eta zabaltzen duelako. Agur bero bat. Urkiurmo (eztabaida) 14:02, 6 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo i bon any!

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josu, Espere que vos vaja tot molt bé a tu i tots els teus. Lamentablement el poc euskara que conec no ha millorat...! Et desitge un molt bon 2021 amb molta salut i que tot millore per a tothom. T'escric ja que celebrarem ben prompte el 20é aniversari de la Viquipèdia i estic portant un projecte de vídeos curts (menys de 15 segons) de viquipedistes d'altres llengües que diguen alguna cosa amb temàtica lliure, acabant amb "Bon aniversari" i/o "Per molts anys" en català. Espere poder comptar amb tu i amb altres companys de la vostra viquipèdia per a tenir una gran presència basca! :) Si t'interessa ja et donaré més detalls més endavant! Agur! Molt bon diumenge, una abraçada ben gran! Claudi/Capsot (eztabaida) 10:49, 7 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Txertoekiko aurkakotasuna

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aurreko aldian aurkeztu nuenean, txertoekiko aurkakotasuna nabarmen izatearen alde bozkatu zenuen. Hala ere, ez zuen aurrera egin. Arazoak konpondu ditudala esango nuke, eta bihar da azken eguna botoa emateko. Nahi baduzu, berriro eman dezakezu: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko_artikuluak. Eskerrik asko! Theklan (eztabaida) 23:51, 30 urtarrila 2022 (CET)[Erantzun]

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)

Kaixo Josu! Archaea artikulua guztiz eraberritzen ari naiz, funtsezko artikulu baita eta ingelesez bikain baitago. Itzulpenaren bidez osatzen ari naiz, nahi baduzu lagundu, edo zerbait bai ala bai mantentzea, esadazu, mesedez. Theklan (eztabaida) 11:33, 9 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Kaixo, Theklan. Ondo da, osatu artikulua, bukatzen duzunean nik begirada bat emango diot eta zerbait gehitu behar bada egingo dut. Mila esker abisatzeagatik Josu (eztabaida) 19:33, 9 urtarrila 2024 (CET)[Erantzun]

Thank you for being a medical contributors!

[aldatu iturburu kodea]
The 2023 Cure Award
In 2023 you were one of the top medical editors in your language. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do!

Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining for 2024, there are no associated costs.

Additionally one of our primary efforts revolves around translation of health content. We invite you to try our new workflow if you have not already. Our dashboard automatically collects statistics of your efforts and we are working on tools to automatically improve formating.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 23:25, 3 otsaila 2024 (CET)[Erantzun]