Edukira joan

Eztabaida:Katu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Gehitu atala
Wikipedia, Entziklopedia askea
Latest comment: duela 11 hilabete by 62.99.6.120 in topic Oro har
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

"Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira"

Felido sozial bakarra lehoia da; gainerako felido guztiak bakartiak dira, eta ugaltzeko baizik ez dira elkartzen. Halaber amek umeak hazten dituzten bitartean.

Etxe-katuen portaera ez da soziala, parasoziala baizik. Gizakiek eskaintzen dizkieten kondizio seguruek eragiten dute batzuek normaltzat duten gremialismo hori: babesak eta, bereziki, jan ugariak. Bizitza askeak eragiten duen estresa erlaxatuta, espeziekideen presentzia hurkoa aiseago eramaten dute etxe-katuek. Baina kontzentrazio artifizial horien eraginez, katu-kolonietan beste inon baino askoz ere sarriago pairatzen dituzte gaixotasun kutsakorrak, eta borrokak eta borrokek eragindako zauriak ere inon baino maizago izaten dira kolonietan.

'Kolonia' terminoa bera ere, beraz, oso eztabaidagarria da katuen kasuan, ez baitira berez existitzen; aitzitik, giza jarduerek sortuak dira.

—Aurreko iruzkin sinatugabea 185.161.117.124 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Eduki funtsgabea

[aldatu iturburu kodea]

6.pausua: Katua gizakiaren jabe egiten da

Baieztapen hori maskoten inguruko interes-taldeek sortua da eta ez du funts zientifikorik. Ez dago zertan onartu Wikipedian. 62.99.6.120 20:08, 9 abuztua 2024 (CEST)Reply

Ezaugarri nabarmen bat ezkutatzea

[aldatu iturburu kodea]

Artikuluan ez da aipatzen sasiko katuak espezie inbaditzailea direla ia mundu osoan eta kalte ekologiko itzela eragiten dutela. Beste hizkuntzetako bertsioetan, oro har, ondo jaso da hau. 62.99.6.120 20:10, 9 abuztua 2024 (CEST)Reply

Zuk zeuk osatu dezakezu artikulua, nahi izanez gero. Theklan (eztabaida) 23:19, 9 abuztua 2024 (CEST)Reply

Oro har

[aldatu iturburu kodea]

Ez zaizkit iruditzen Wikipediarako iturri primariotzat hartzeko modukoak direnik maskoten merkatuan diharduten agenteek kaleratutako informazioak: beren bezeroentzakoak dira, ez informazio autorizatu eta neutroak dokumentatu nahi duen ikertzaileentzat. Lobbyen interesen eragina saihesten saiatu behar genuke. 62.99.6.120 20:14, 29 abendua 2024 (CET)Reply