Katu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Katua
Sei katu arraza ezberdin
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Felidae
Generoa: Felis
Espeziea: Felis catus
Linneaus, 1758

Katu edo etxe katua (Felis catus[1] edo, batzuetan, Felis silvestris catus) animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik[2] eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da[3]. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.

Anatomiari dagokionez katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, hatzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Krepuskulurrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.

Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioak bokalizazio ezberdinak zein feromonak barne-biltzen ditu. Katuek, gainera, gorputz hizkuntza berezia dute.[4]

Katuak azkar ugaltzen dira. Ugaltze kontrolatuarekin pedigreea izan dezakete, eta erakusketak egoten dira arraza ezberdinekin. Etxeetatik alde egindako katuek, edo alde batera utzitakoek basakatu asko sortu dituzte mundu osoan zehar. Kontuan hartu behar da horiek ez direla basakatuaren espezie bera. Ameriketako Estatu Batuetan kalkulatzen da 60 milioi katu basati daudela.[5]

Katuak kultu animaliak izan ziren Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela domestikatuak lehen aldiz[6]. 2004an gizakien eta katuen arteko harremana orain dela 9.500 urtera eraman zen, Zipreko ume baten hilobian katakume bat aurkitu zutenean.[7][8]. Gaur egun Zipren ez dago inongo Felis silvestrisik. 2007an egindako ikerketa genetiko batek adierazi zuen Felis silvestris lybicaren bost emeengandik sortu direla gaur egungo katu guztiak, K. a. 8. milurtekoan, Ekialde Hurbilean.[6]

Soziabilitatea, portaera eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe katua

Etologikoki, katuek gizakia amaren ordezkoa bezala ikusten dute. Pentsatzen denaren kontra, egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera du.

Bere zahartzaroa ez da gizakiena bezalakoa, bat-batean agertzen da. Gutxi gorabehera urte bat irauten du eta heriotzarekin amaitzen da. Katu zahar batek kataratak izaten ditu eta motelagoa bihurtzen da. Usaimena galtzen du baita ere. Orokorrean egun osoan egiten du lo, beste aktibitaterik egin gabe, beti oso nekatuta egongo balitz bezala.

Etxeko giroan hezitako katu batek kaleak gurutzatzen ditu begiratu gabe. Pentsatzen du ez dela ezer gertatuko eta zoritxarrez beti ez da horrela, horregatik harrapatze asko dago, batzuetan elbarri geratzen dira eta beste askotan hil egiten dira.


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu emeek urtean zehar araldi batzuk ditu, 4 edo 7 egun artean irauten dituenak. Araldian zehar, katu emeek sarritan miau egiten dute eta ar batzuek borrokatu ahal dute emea bereganatzeko, irabazten duenak kopulatu dezakeelarik emearekin. Nahiz eta hasieran emeak ez duen nahi izaten, azkenean arra onartzen du. Arra trebea bada, lepo atzeko partetik koska egiten eginez katua inmobilizatzea lortu dezake. Koitoa mingarria da; katuek, lehoiek bezala, punta batzuk dauzkate bagina igurzten dutena, horrela obulazioa askatzen da; baina hau ez da gertatzen beti, izan ere, oso arraroa da ernalketa lortzea lehenengo aldian.

Katu bat lo eguzkitan, 50ºCko egun batean.

Katu emeak, gainera, hainbat arra arrekin kopulatzen dute, horregatik umealdi batek aita desberdinak eduki dezake ditzake. Kopula amaitu eta gero, emeak bere burua garbitzen du eta oso gogor desatsegina jartzen da garbiketa amaitu arte, gero berriro dago prest beste bat hasteko.

Emeek heldutasun sexuala 4-5 hilabete artean lortzen dute; arrek, berriz, 1-7 hilabete artean. Ernaldiak 65-67 egun irauten du eta 1-10 kume artean izan ahal ditu. Fédération Internationale Féline-k esaten duen bezala, katakumeek gutxienez 30 egun eman behar dituzte amarekin. Gomendagarria da katakumea bere amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak. Lehenago banatzea akats bat izango litzateke, hiltzeko edo ahulagoak izateko aukera baitago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «ITIS Standard Report Page: Felis catus», ITIS Online Database (Reston, Virginia: Integrated Taxonomic Information System), 2011, http://www.itis.gov/servlet/SingleRpt/SingleRpt?search_topic=TSN&search_value=183798. Noiz kontsultatua: 2011-12-14 .
  2.   «Oldest Known Pet Cat? 9500-Year-Old Burial Found on Cyprus», National Geographic News (National Geographic Society), http://news.nationalgeographic.com/news/2004/04/0408_040408_oldestpetcat.html. Noiz kontsultatua: 2007ko martxoak 6 .
  3.   Driscoll, Carlos A., «The Evolution of House Cats», Scientific American (New York: Nature Publishing Group), http://www.scientificamerican.com/article.cfm?id=the-taming-of-the-cat. Noiz kontsultatua: 2009ko abuztuaren 26a .
  4.   Mildred, Moelk (1944), Vocalizing in the House-Cat; A Phonetic and Functional Study, 2, 57, The American Journal of Psychology, 184–205. orrialdeak, doi:10.2307/1416947 .
  5.   Rochlitz, Irene (2007), The Welfare of Cats, Springer, 141–175. orrialdeak, ISBN 1-4020-6143-9 .
  6. a b   Wade, Nicholas (2007ko ekainaren 29a), Study Traces Cat's Ancestry to Middle East, New York: New York Times Company, http://www.nytimes.com/2007/06/29/science/29cat.html. Noiz kontsultatua: 2008ko apirilaren 2a .
  7.   Meet Helen and Aphrodite, Cyprus's Indigenous Cats, China Daily, 2009ko azaroaren 3a, http://www.chinadaily.com.cn/life/2009-11/03/content_8904093.htm .
  8.   Rementeria Argote, Nagore, Katua, etxeko animalia basati hori, zientzia.net, http://www.zientzia.net/artikuluak/katua-etxeko-animalia-basati-hori/. Noiz kontsultatua: 2011-12-31 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Felis catus
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katu Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: katu .