Eztabaida:Kreolera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Kreol hizkuntza" da hizkuntzalaritzan erabili izan den terminoa, eta Hiztegi Batuan "kreolera" jaso da. Honenbestez, hasiera batean ez dakit Haitiko hizkuntzari nola esan, kreol ala kreolera, baina kreolo inoiz ez. Ereduzko Prosan, kreolak edo kreoleak izan daitezke hizkuntzak, pertsonak nahiz kultura; "kreollo" adibide bat ere badago. "Kreolo", aldiz, ez dakit nondik atera den. esp. Criollo eta fr. Créole konbinaziotik? Google-n begiratu eta "kreolo" wikipedian eta bigarren mailako testu batzuetan baino ez da aurkitzen euskaraz. --Amonamantangorri 08:29, 2 Martxoa 2011 (UTC)

Arrazoi duzu. Hiztegi Batuan kreolera ageri denez, forma horrek du lehentasuna euskal Wikipedian. Eta kreolo formak, ederki adierazi duzunez, inolako tradiziorik ez du, eta ez genuke erabili behar Wikipedia honetan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 08:59, 2 Martxoa 2011 (UTC)