Eztabaida:La Rasa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zer da artikulu hau? Non dago La Rasa hori? Sorian bada La Rasa bat, baina Araban... Ezabatzen dugu, ezta?--Unai (esaidank) 21:17, 21 Maiatza 2008 (UTC)

Arrazoi duzu. La Rasa ez da Arabako udalerri bat, baina Soriako herri bat izan daiteke. Askoz jota, La Rasa, Arabako mendi bat izan daiteke. Ikus: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=232
Gabon! --Tximist - Zer berri? 21:34, 21 Maiatza 2008 (UTC)
Oso bitxia da, baina webgune honetan Arabako mendiari Larrasa deitzen diote: http://em.luberri.net/mendi/Larrasa
Zein ote da zuzena? Tximist - Zer berri? 21:39, 21 Maiatza 2008 (UTC)
Ba ez bada ezer... ezabatu beharko, ezta? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:44, 21 Maiatza 2008 (UTC)
Nik uste dut mapa honetan Lagranen mendebaldean eta Trebiñu azpian dagoen lur zatitxoa dela. Lur komunalak izango dira seguru asko, Entzia eta Badaia bezala. Beste bi horiek bai agertzen direla Arabako udalerrien txantiloian. Hau ere lur komunal bat dela baieztatzen bada, sartu egin beharko litzateke, ezta?--Assar; (erantzun hemen) 21:47, 21 Maiatza 2008 (UTC)

Zuzen zaudela uste dut, Assar, baina gaur egun lur komunal horren izena Urizaharra, Lagran eta Lañoko Komunitatea da, ez La Rasa. Bestalde, La Rasa Arabako mendia bada (ez nekiela, bide batez), ez da bat ere arraroa Larrasa bezala ere agertzea, "La" horiek gehienetan euskarazkoak direlako, ondoren erdaldunek separatuak (La Rioja, La Barca, La Reina, La Marca, La Calle, La Cuesta, La Guardia...). Aldatuko dut artikuluaren izena. --Unai (esaidank) 07:52, 22 Maiatza 2008 (UTC)

Ados.--Assar; (erantzun hemen) 10:16, 22 Maiatza 2008 (UTC)