Eztabaida:Larrunarri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nik uste dut Txindoki ezagunagoa dela eta honela izendatu beharko genukeela. Googlean bilatuta adibidez, Txindokirekin 159.000 emaitza ditugu eta Larrunarirekin 72.800.--An13sa 13:00, 5 Uztaila 2010 (UTC)

 Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:41, 5 Uztaila 2010 (UTC)
 Alde--Orereta (erantzunak) 14:43, 5 Uztaila 2010 (UTC)
 Aurka, edo hobeto esanda Larrunarri (ez Larrunari) hobestearen  Alde, Euskaltzaindiak bere mendi zerrendan (ikus 14.or.) hala azaltzen duelako. Ikertzaile askoren lanak kontuan hartu dituzte. Euskal Herriko Mendi Federazioak biak mantentzen ditu baina katalogoaren aurreko ediziotik Larrunarri lehenago ipintzen du. Ikus (Pyrenaicaren webgunean ezin da aurrerago jo) "Tatxamendien txokoan" "Euskal Herria eta inguruak" eta hor "EHko Mendien Katalogoa", 27.or. Nire ustez hauek biak dira eremu honetan erreferentzia gako eta tinkoenak. Mendikatek] ere azalpena dakar.--Adrar (esan) 16:42, 5 Uztaila 2010 (UTC)
Milesker ekarpenarengatik Adrar, ez nuen ezagutzen Euskaltzaindiaren mendien inguruko txosten hori. Larrunarri mantenduko dugu.--An13sa 17:36, 5 Uztaila 2010 (UTC)
 Aurka Mendiaren berezko izena Larrunarri edo Ñañarri da, ikus hemen. Txindoki mendi horretan zegoen artzain txabola baten izena zen, denborarekin mendiari izena eman dio, baina adibide gisa, Beriain mendiari jende askok eta batez ere Sakanan ia jende guztiak San Donato deitzen dio, baina San Donato Berian mendian dagoen baseliza da, ez mendia.--Euskalduna 23:28, 2010eko uztailaren 5a (UTC)
Bai, bai, argi gelditu da Larrunarri dela izen egokia. Euskaltzaindiaren zerrendak zalantzak uxatzen ditu. --Orereta (erantzunak) 21:50, 5 Uztaila 2010 (UTC)