Eztabaida:Legutio

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Legutiano ordez, Legutio esan beharko litzateke, bestela ikus ezazue Legutioko udalaren weborria:

Legutioko Udala

Legutiano eta Villareal de Alava gaztelerazko izenak dira.

Egina --Unai Fdz. de Betoño 17:54, 27 Abendua 2007 (UTC)

Villarreal de Álava, Legutiano, Legutio eta Billerle[aldatu iturburu kodea]

Legutiano EZ DA gaztelerazko izena, aitzinean dokumentatuta dagoen euskal izena baizik ("Villarreal de Álava" da Legutianoko berfundazioa, "Nueva Victoria" Gasteizko berfundazioa den moduan). Legutio izena da gaur egun gehien erabiltzen dena, baina ez dago dokumentatuta... Beste aldetik, bertako euskaldunek euskaraz egitean Billerle izena erabiltzen dute (Soraluzekoek Plaentzi erabiltzen duten moduan). Ikus ("La Reja de San Millán" 1025. urtekoa, eta "Legutiano aldeko euskara" 2005. urtean publikatua). Imanol.

Euskal Wikipedian Euskaltzaindiak araututakoa jarraitzen da toponimoen kasurako. Kasu honetan Legutio hobetsi du; beraz, horrexek izan behar du artikuluaren izena.--Assar; (erantzun hemen) 10:12, 29 Ekaina 2009 (UTC)