Eztabaida:Lotsa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Lotsa ematen duen artikulua[aldatu iturburu kodea]

Une honetan artikuluak dion guztia hauxe da:

"Lotsa edo ahalkea, ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak edota herabetasunak sortzen duen sentimen mingarria da. Askotan seinale fisikoak ditu, adibidez, gorritzeak".

Eta hori oso eskasa izateaz gain, okerra ere bada, ze irainek haserrea deitzen den "sentimentu mingarria" ere sortaraz baitezakete (eta, oro har, sortzen dute), egindako huts batek, ohorea galtzeak... ere frustrazioa eta haserrea eragin batezake, lotsa baino eskuarkiago, eta gorritzea ere haserraldiak ekar baitezake.

Definizio batek zerbait hori den guztia barneratu behar du, eta hori ez dena kanpoan utzi. Eta, ahal dela simplea eta ulerterraza behar du izan.

Ea artikulua hobetzea lirtzen duda, horretan naiz jada.

Barka, baina ez dakit formatu berri honetan sinadura nola sartzen den. Ea topatzen dudan. --GerGertzen (eztabaida) 16:10, 12 otsaila 2021 (CET)—Aurreko iruzkin sinatugabea GerGertzen (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.[Erantzun]

Zuk zeuk hobetu dezakezu. Definizioek beti dute arazoa, eta perfekzioa bilatzea da gure helburu. Ez da zertan esan behar aurrekoek egindako lan boluntarioak lotsa ematen duela. -Theklan (eztabaida) 13:56, 12 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]
Kaixo GerGertzen. Artikulua hedatu duzu baina ez duzu Wikipediako artikulu batean bezala, egin, baizik eta iritzi artikulu baten moduan. Galdera erretorikoak sartu dira, eta erreferentzia gisa argitaratu gabeko liburu bat jarri duzu. Gogoratu Wikipedia ez dela jatorrizko ikerketak argitaratzeko lekua. Theklan (eztabaida) 15:45, 12 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Kaixo Theklan, ahal dudanean gainbegiratuko dut. Halere lotsa gauza subjektiboa da oso. Adierazi nahi nuena artikulu oso laburra (eskasa) izateaz gain, barne koherentzia gabeko definizioa agertzen zuela, gorago azaldu dudan moduan. --GerGertzen (eztabaida) 16:10, 12 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]

Subjektiboa da, baina defini daiteke. Eta egin duzun definizioaren zehaztasunarekin ez naiz sartzen, bai estiloarekin.
« Horrexegatik edaten dugunean badirudi piztu egiten garela.
Ez al da kontraesana?
Ez.
Alkoholak lehenbizi inhibizioak, lotsak lotarazten baititu, modu espontaneogoan jokatzea ahalbideratuz.
»
Adibidez, ez da egokia Entziklopedia baterako. Theklan (eztabaida) 17:33, 12 otsaila 2021 (CET)[Erantzun]