Eztabaida:Meskita

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zein erabili behar da, Meskita ala Mezkita? (ala Moskea?). Ibon Sarasola euskaltzainaren (eta beste batzuen) iritzia erabili.com gunean. --josugoni (erantzun hemen) 11:17, 2 Azaroa 2008 (UTC)

Euskaltzaindiaren hiztegi batuen ez dator ez meskita ez mezkita. Niri Sarasolaren iritzia argia iruditzen zait. Ez badugu beste argudiorik, iturririk... topatzen, z-z jarri beharko genukeela uste dut: Mezkita. --Orereta (erantzunak) 10:26, 14 Urtarrila 2010 (UTC)

Elhuyar, Euskalterm eta 3000-an "Meskita" dator ("Moskea" ere onartzen da Elhuyar zein Euskaltermen). Ni, horien alde. Izenburu gisa, "Meskita" jarriko nuke, eta gero, sinonimo gisa, "moskea".--Unai (esan) 11:13, 14 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik mezkita jarriko nuke, Ibon Sarasolak esan duelako (beraz, Euskaltzaindiak esan duela esan al daiteke?) bere Zehazki hiztegian.--Assar; (erantzun hemen) 11:15, 14 Urtarrila 2010 (UTC)
Sarasolak dioen bezala: mezkita erabiltzen du Beriainek 1621ean eta orobat Anabitartek XX. mendean, eta mezkita agertzen da Larramendiren hiztegian; meskita-ren arrastorik ez dago. Azken batean, badirudi horrela idatzi (eta ahoskatu?) omen dela euskaraz... --josugoni (erantzun hemen) 11:26, 14 Urtarrila 2010 (UTC)
ItzuL posta-zerrendara bidali dut mezu bat.--Assar; (erantzun hemen) 11:49, 14 Urtarrila 2010 (UTC)
Primeran. Oraingo zalantza nagusia hau baita: zein lehenetsi, Elhuyar-Euskalterm, ala Sarasola-Zehazki? Ea zer dioten posta-zerrendan. Nahasmen handia dago termino honen inguruan... --Orereta (erantzunak) 12:39, 14 Urtarrila 2010 (UTC)

Alfontso Mujikak argi eta garbi erantzun du: "Meskita". Esan beharra dago azken boladan Alfontso nahikoa espezializatzen ari dela arkitektura-gaietan; esaterako, Arkitektura-hiztegi irudiduna itzuli du Igor Odriozolarekin batera, eta han "Meskita" ageri da.--Unai (esan) 13:49, 14 Urtarrila 2010 (UTC)

Ezer ez da betiko... kar, kar, kar. Ikusiko dugu euskaltzainak "M" letrara iristen direnean. :D --Assar; (erantzun hemen) 15:22, 14 Urtarrila 2010 (UTC)
Beno, ba orain jadanik agertzen da "meskita" Hiztegi Batuan.--Assar; (erantzun hemen) 19:13, 21 Iraila 2011 (UTC)
Moskea, ordea, ez da agertzen. Zer egingo dugu horrekin? Parentesi artean jarri Ipar EHn forma hori erabiltzen dela? Ala kendu? --Orereta (erantzunak) 08:13, 23 Iraila 2011 (UTC)