Eztabaida:Neguri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaiko aberatsak[aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko aberatsak atalari buelta bat emango nioke. Alde batetik, ez duelako ezer aipatzen Ybarra familiaz haratago. Hau da, badirudi familia hori dela bertan bizi den bakarra, eta ez da horrela. Bestetik, testu osoa copyrighta duen beste baten itzulpena delako, eta hori ez delako posible. Theklan (eztabaida) 09:24, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Demografiaren atalean, Neguriko demografian egondako azken urteetako bilakaera eta bertan bizi diren eta bizi izan direnen egoera ekonomikoaren inguruko azterketa bat egitea ondo legoke auzoaren izaera hobeto ulertzeko. Jare.Urrutxe (eztabaida) 16:35, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Eskuineko informazio taula[aldatu iturburu kodea]

Beharbada eskuineko taula apur bat gehiago bete beharko zenukete daturik esanguratsuenak kontutan hartuta. Esaterako posta kodearen atala hutsik dago. Jare.Urrutxe (eztabaida) 16:39, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Uste dut kultura alorrean ondare materialaz eta bertako jaiez gain zerbait gehiago aipatu daitekeela. Konturatu naiz argazki galerian Negubide Kluba azaltzen dela, agian hori izan daiteke Neguriko kultura ikertzeko puntuetako bat beste askoren artean. Jare.Urrutxe (eztabaida) 16:40, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Beharrezkoa iruditzen zait Neguriren wikipediako orrian ekonomiari zuzendutako atal bat egotea, hango biztanleen egoera ekonomikoa aztertzea ezinbestekoa iruditzen zait auzoan ematen diren interakzioak ulertzeko. Jare.Urrutxe (eztabaida) 16:40, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Hizkuntzari dagozkion zuzenketak[aldatu iturburu kodea]

- Ondorengo esaldia ez da oso ondo ulertzen: “ Oro har, inguruko biztanleria fabriken ondoren iristen da, eta, beraz, lantegiek ur-eremu handia okupatzeaz gain, trafiko-bideei eta estuarioei dagokienez kokapen ezin hobean zeuden”. Badira beste hainbat esaldi gehiago ere buelta bat behar dutenak nire ustez euskarari dagokionez, emaiozue buelta bat.

- Honela hobeto dago: “Negurin historikoki bizi izan da Bizkaiko jende diruduna” → Negurin historikoki Bizkaiko jende diruduna bizi izan da.

- Garraioaren eta kirolaren ataletan zuzenketa batzuk egin behar dira:

  • “Bidegorri” jartzen duen tokian “Bidegorria” jarri beharko luke, euskaraz bukaerako -a hori baita artikulua.
  • Kirola egiteko guneen izenak euskaratu egin beharko liratekeela uste dut, gainontzeko idazlanarekin bat egiteko.

Jare.Urrutxe (eztabaida) 16:43, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Hizkuntza eta formak[aldatu iturburu kodea]

- Euskararen erabilpenean arreta jarri behar duzue. Esaterako (klima): zeinak --> zeinek. Horrez gain, aurretik aipatu den bezala, badira esaldi batzuk ondo ulertzen ez direnak.

- Testuaren formari dagokionez, badaude xehetasun batzuk zaindu behar direnak: puntuazio marken osteko espazioa, paragrafo batzuk ondo bereizi... Aiala Lezika (eztabaida) 22:15, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Atal hau ez dut beharrezkoa ikusten, datu oso orokorrak ematen dira leku hain zehatz baterako. Aiala Lezika (eztabaida) 22:16, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Ondareen mapa oso osatuta dago eta argi ikusten da.

Aiala Lezika (eztabaida) 22:19, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]

Euskararen eta politikaren atalak faltan bota ditut. Internetan badago horren inguruko informazioa eta garrantzitsuak direla uste dut. Aiala Lezika (eztabaida) 22:23, 29 maiatza 2023 (CEST)[Erantzun]