Eztabaida:Orka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

" orka jatorri etimologiko posiblea du bizkaitarraren orkatz-ean. Animalia batzuen hatz txikia edo atzetik hegaztiaren hanka duen azazkala(txarpa,ezpata edo ezproi).[1] Hizkuntza desberdinetan izenaren jatorri bera kontuan izanez. "zwaardwaluis" nederlandera (ezpata balea)[2], "epaulard" frantsesa (epee=ezpata)[3], "schwerwal" alemana (balea ezpata)[4], "miekkavalas" finlandiera (balea ezpata)[5]. Latin berantetik etortzerakoan eta orkarik italian ez egoterakoan.[6]"

Gauza asko dago hemen.

Latinezko 'orca' eta Tolkienen alegiazko munduko 'orco' jatorri berekoak dira. Ez nahas hemen orkatz eta ezproinak. Frantseseko 'épaulard' 'épaule'-etik dator, ez 'épée'-tik. 'Épaule'-k gaztelaniazko 'espalda' eman zuen, eta Bizkaiko itsasoko erromantze-jatorriko euskal zoonimoetan ere (esparloia, ezpelarta) gorde da arrastoa.

Bai gorde da, ordea, ezpataren eta hegatsaren arteko antzak eta ezpata eta *espalda hitzen artekoak eragindako metafora-arrastoa euskal arrantzaleek animalia honi 'pez espada' esateko joeran, iparraldeko arrantzaleek 'ezpata-balea' esateko joeran bezalaxe. Melvilleren Moby Dick-en ere zerbait esaten da esparloiari eta bizkarreko hegatsari buruz, eta ezpata batekin konparatzen du autore hark ere.

Esparloi izena Oriotik Pasaira nbitartean erabiltzen dela dokumentatuta dago. Hondarribian eta Hendaian Ezpelarta dela, ere bai. Orka, ordea, ez da sekula erabili, ez bada entziklopedista lehortarren artean, espezieari izen bat 'esleitu beharrak' eraginda, eta telebistako dokumentalak bikoiztu behar izan dituzten itzultaile lehortarren artean. Arrantzaleek ez dute sekula hitz hori erabili.

  1. <orkatz «[1]».
  2. <orka nederlandera «[2]».
  3. <orka frantsesa «[3]».
  4. <orka alemana «[4]».
  5. <orka finlandiera «[5]».
  6. <orka etimologiko «[6]».