Eztabaida:Sailkapen zientifiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sailkapen zientifikotik sailkapen biologikora mugitu da artikulua eta ez dut uste egokia denik. Berez izaki bizidunen sailkapenari beti deitu izan zaio "Sailkapen zientifikoa". Agian terminoa nahasgarri izan daiteke, baina tarteko zerbait bilatu beharko litzateke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:25, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Bai, arinegi mugitu dut eta ondorioak pentsatu gabe. Beste sailkapen zientifiko batzuk ere badaudenez Txantiloi:Birzuzendu erabiltzen badugu? Hau da, nire aldaketak desegin eta "Sailkapen zientifiko (argipena)" sortu. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:40, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Beste hizkuntza batzuetan honako izenak erabiltzen dituzte:
  • Sailkapen zientifikoa
  • Sailkapen biologikoa
  • Taxonomia
Agian azkenekoa da egokiena birzuzenketa bat egitekotan, baina erabakitzeke dago. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:03, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Uste nuen taxonomiak sailkatzearen zientziari (orokorrean, ez bizidunak bakarrik) egiten ziola erreferentzia baina Harluxeten begiratu dut eta "Bizidunak sailkatzeko oinarri eta arau..." jartzen du. Bestalde, ingelesezko Wikipedian "Originally taxonomy referred only to the classifying of organisms (now sometimes known as alpha taxonomy) or a particular classification of organisms. However, it has become fashionable in certain circles to apply the term in a wider, more general sense, where it may refer to a classification of things or concepts" (beltzezkoa nirea da). Orain dudatan nago eta ez dakit zer pentsatu. Zaharkituta egongo da hiztegi entziklopedikoa? --Inorbez(erantzunak hemen) 11:16, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Berdina gertatu zait. Idatzi eta minutu batzuetara Tweet bat jaso dut ([1]) eta bertan taxonomia hitza erabiltzen da ikaskuntza prozesuaren ordena zehazteko: [2]. Ez dakit terminoak ez ote diren polisemikoegiak. Beste aukera bat da Biologiako sailpen zientifikoa. Gazteleraz duten arazoa da (bertako eztabaidan) sailkapen zientifikoa erabiltzen dutela guk erabiltzen dugun bezala eta porposatzen dutena da sailkapen ezberdinen historia egiteko erabiltzea. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:20, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Bale. Baztertu dezagun taxonomia. Pentsa dezagun zer egingo duen jendeak hau bilatzeko. Nik uste "Sailkapen zientifikoa" bilatuko duten erabiltzaileek biologiari dagokiona aurkitu nahiko dutela. Hau da, nik aldaketak egin baino lehenago zegoen bezala. Nahiz eta zure "Biologiako sailkapen zientifikoa" argia izan izenburuan jendeak ez duela horrela bilatuko iruditzen zait eta klik bat gehiago egin beharko duela (ez da asko baina...).

Beraz nire proposamena, eta errepikatu egingo dut nik neure buruan nahasketarik ez izateko, honela litzateke:

  • "Sailkapen zientifikoa" lehen bezala utzi baina Txantiloi:Birzuzendu gehitu "Sailkapen zientifikoa (argipena)"-rako lotura batekin.
  • "Sailkapen zientifikoa (argipena)" horretan beste sailkapen zientifiko batzuetarako loturak jarri. Argipen orri tipikoa.
  • "Sailkapen biologiko" "Sailkapen zientifikoa"-ra birzuzentzen jarri, berriz.
  • Eta "Taxonomia" artikulua aparte. Agian hemen ere "Sailkapen zientifikoa"-ari buruzko azalpenen bat jar daiteke.

Dudaz betetako proposamena da erabiltzaileak bilatzen duena ez baita beti zuzena, arrazoi askorengatik. Argi dudan gauza bakarra "Taxonomia" guzti honetatik aparte mantendu behar dela da, ikusi dugun bezala esanahi zabalagoa baitu. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:58, 2 Otsaila 2010 (UTC)

Nigatik horrela bikain! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:11, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Orduan aldaketak egingo ditut eta gero bota begirada bat. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:14, 2 Otsaila 2010 (UTC)
Egin dut. Esan beharra daukat goian gaizki esan dudala, erabili beharreko txantiloia Txantiloi:Beste erabilpen batzuk zen, ez Txantiloi:Birzuzendu. Taxonomia artikuluan berriz Txantiloi:Argitzeko erabili dut. Momentu honetan ez dut denborarik baina lan gehiago behar luke "Taxonomia"k, eztabaida honetan argitutakoa han adieraziz eta abar. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:48, 2 Otsaila 2010 (UTC)