Eztabaida:Saxicola torquatus

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saxicola torquatus eta Saxicola rubicola[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honetan azpiespezie gisa agertu arren, dagoeneko nahiko onarturik dago Saxicola torquatus eta Saxicola rubicola espezie desberdinak direla.[1][2]. Kontua da Euskal Herrian dugun pitxartxarra S. rubicula dela eta ez S. torquatus. Logikoena euskarazko izen arrunta, alegia, Pitxartxar burubeltz, harentzat gordetzea izanen litzateke, eta horrela egin dute webgune espezializatu batzuek [3][4]. Baina Euskaltermen ez dute oraindik aldaketa hori egin;[5] pentsatzen dut denbora kontua izanen dela. Nik bi aukera ikusten ditut:

  • Euskaltermen erabakiaren zain egon gabe Saxicola rubicola-ri Pitxartxar burubeltz deitzea.

edo

  • Bi hegaztientzako izen zientifikoa erabiltzea.

@Theklan, Gartxoak, Marklar2007:, zer iruditzen zaizue? --Xirkan (eztabaida) 23:48, 10 otsaila 2021 (CET)