Edukira joan

Pitxartxar afrikar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxicola torquatus» orritik birbideratua)
Pitxartxar afrikar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMuscicapidae
GeneroaSaxicola
Espeziea Saxicola torquatus
Linnaeus, 1766
Errute denbora14 egun

Pitxartxar afrikarra[1] (Saxicola torquatus) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Arabian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi dena.[2]

ADN mitokondrialaren ikerketetan oinarriturik,[3] lehengo Saxicola torquatus taxoia hiru espezietan banatu da: Saxicola torquatus, Arabian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan hedatua, Saxicola rubicola Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena, eta Saxicola maurus, Kaukasia eta Turkiatik Himalaia eta Txinaraino banatua.

12'5 zentimetroko luzera du. Burua eta bizkarraldea beltzak, paparraldea gorri marroixka, eta lepoko bi alboak, hegoen erdialdea eta ipurgaina zuriak ditu. Emearen koloreak apalagoak dira, kolore gorrixkak burua ere hartzen diola.

Intsektuak eta armiarmak jaten ditu. Negu partean fruitu eta haziek osatzen dute haren dieta.

Ugaltzeko garaian arrak etengabe abesten du eta emeak sasi oso itxi baten barnean habia egiten du. 5-6 arrautza erruten dituzte, emeak inkubatzen ditu arrak jatekoa ekartzen duen bitartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Pitxartxar afrikar» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Tarabilla común africana. ebird.org (Noiz kontsultatua: 2021-4-8).
  3. Wink, M., Sauer-Gürth, H., Gwinner, E.. Evolutionary relationships of stonechats and related species inferred frommitochondrial-DNA sequences and genomic fingerprinting. British Birds, 95, 349–355 (Noiz kontsultatua: 2021-4-8).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.