Eztabaida:Suil

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Ez dut uste Hegoaldekoa soilik den "balde" erabili behar denik Euskal Herri osorako Wikipendian. Nik beste hitz baten alde egiten dut, hala nola: suil, perrail, Nik ezin dut aldatu, ea inork zerbait esaten duen.

    Mugitu egin du Zehazki hiztegian horrela ikusi dudalako, eta Elhuyar hiztegian ere agertzen delako. Hala ere, kontuan hartu Hiztegi Batuan ez dagoela perrail hitzik; beraz, ez dakit aukerarik egokiena den.--Assar; (erantzun hemen) 19:38, 2 urria 2016 (UTC)
    Hemen zergatik Euskaltzaindiak ez zuen perrail hitza hiztegian sartu. Bide batez, hitz hori ere hegoaldekoa da.--Assar; (erantzun hemen) 19:44, 2 urria 2016 (UTC)
    Ez nago ados @Assar:. Euskaltzaindiaren hiztegian Balde hitzak ez du Heg. adierazpenik, eta ondo dio zer den: " Kono moztu baten formako ontzia, ahoa ipurdia baino zabalagoa duena, batez ere isurkariak garraiatzeko erabiltzen dena". Suila gauza desberdina da, berriz Euskaltzaindiaren hiztegian, "Isurkariak, ura batez ere, garraiatzeko zurezko ontzia, oinarria ahoa baino zabalagoa duena eta burdinazko uztaiak dituena", hain zuzen ere, geometrikoki alderantzizkoa den ontzia. Ferreta adieran deskribatu dut, pentsatuz ez zegoelako sarrerarik. Gainera suil edo ferreta ez da kirten batetik eroaten, baizik eta buru gainean, burukote bat tarteko (entzun Ahotsak testigantza).--Luistxo (eztabaida) 08:59, 2 urria 2019 (CEST)Reply[erantzun]
    suila eta baldea