Lankide:Luistxo

Wikipedia ez da bakarrik artikulupedia (puzzle-biribila), behar dugu baita hornitu irudiz eta multimediaz Commons-en, eta datu egituratuekin Wikidatan. Gobernantza egiten du EWKE elkarteak. Nire editatzeko txuleta-pisten morokila.
Luistxo Fernandez naiz, lankide orriaz gain "Wikipediako orri ofiziala" ere badaukat :-) Euskal Wikilarien Kultur Elkartean (EWKE) bazkidetu nintzen 2017an.
2022tik, EWKEko presidente naiz; postu nagusiki protokolarioa sei laguneko zuzendaritza batzorde batean.
2022rako egitasmo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Presidente izendaturik 2022ko otsail honetan... Ideia edo ekiteko ildo batzuk lehen urte honetarako.
- Bultzatzen ditugun proiektuen zabalkundean ekin.
- 400.000. artikulurantz... ea 2023 iritsi baino lehenago sortzen dugun, eta artikulu esanguratsua den.
- 10.000 artikuluen garrantzia. Aurten lehiaketen bidez hori bultzatu.
- Genero desoreka eta Ipar Euskal Herriaren errepresentazio txikiagoa borrokatu, edukian zein partaidetzan.
- EWKEren bazkidetza handitu. Urteroko bazkidetza 5 euro dira. Zeren zain zaudete? Hemendik...