Eztabaida:Txokolate apur bat

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txokolate apur bat[aldatu iturburu kodea]

Artikuluaren izena "Txokolate apur bat" izan beharko lukeela uste dut, ETBk euskaraz eman izan duenean hala deitu dio eta. —Aurreko iruzkin sinatugabea 81.37.74.220 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Uste dut Euskal Wikipediako irizpidea dela, filmetan, jatorrizko izenburua jartzea artikuluko izenburutzat. Filma gaztelaniaz egin bazuten (ez dakit ea hala den), artikuluaren izena ondo dago (baina euskarara nola itzuli zuten jartzea komeniko litzateke); euskaraz egin baldin bazuten, berriz, euskarazko izenburua jarri beharko zaio artikuluari ere. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:13, 22 Uztaila 2010 (UTC)
Filma euskaraz badago, euskaraz jartzen dugu izenburua.--An13sa 09:20, 23 Uztaila 2010 (UTC)
Egina EITBren webgunean egiaztatu dut euskaratuta dagoela eta izenburu hori jarri ziotela euskaraz. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:48, 23 Uztaila 2010 (UTC)