Eztabaida:Usurbil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Badirudi Etxeorratz izeneko erabiltzaileari ez zaiola gustatzen Gazte talde independentistok existitzea eta gure web loturak ipintzea, nahiz eta herritarrak gare eta bera ez, hau marka. Guri wikipedian parte hartzen uzten ez digunak ez diezagula errespetua eska!

Kanpo loturetan udalaren ikuspegi orokorra ematen duten webguneak jartzen dira normalean, udalaren webgunea, edota udalerri jakin horretako argazkiak biltzen dituen webgunea. Normalean baita ere, propaganda egiten duten webguneak ere kentzen dira. Inork ez dizu galeraziko "Gazte Talde Independentista"ri buruzko artikulu bat sortzen eta bertan talde horri buruz nahi dituzun lotura guztiak jartzen. Artikulu hori Usurbilgo kategorian sartuta Usurbilen agertuko da. Ez da nire gustu kontua, zuk diozun moduan, baina Euskarazko Wikipedia ez du zertan izan behar ezker-abertzalearen propaganda tresna. Etxeorratz, 20:05, 4 Otsaila 2007 (UTC)
Etxeorratzekin ados puntu horretan. Egizue nahi izanez gero Jaiki Usurbilgo Talde Independentistaren artikulu bat hemen gainean klik eginez, eta nahi izanez gero aipamen bat jarri daiteke politika atalean. Baina kanpo loturetan ez da normalean jartzen horrelakorik, gehienez ere udala eta turismoarekin, edota aisialdi eskaintzarekin lotutako webguneak. -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 21:47, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Normalean zer jartzen den ez duzu zertan esplikatu besteok ez baikara inozoak eta wikipedia hizkuntza anitzetan aspaldi erabiltzen baitugu. Ez dakit nor zaren besteoi zure kriterio propioa gainezartzeko baina badirudi oso barneratua dituzun gure gaindiko balioek ez digutela gure herriari buruzko orri bat kanpo loturetan jartzen utziko. Ez da propaganda, herriari buruzko informazio andana eta herri eztabaidak biltzen dituen orri bati lotura izatea baino. Hala nola NOAUA! kultur elkartea ageri den bezala eta ez da udalaren ezer ezta argazki galeria bat ere. Batzuena propaganda izanen da, ziur, zeurea zentsura eta iritzi pluraltasunaren gaineko isiltzea. Ez gara geldituko zure zentsuraren aurrean eta erasotzen gaituzun gisan jardungo dugu. Nahi duzuna egin, manipulatu, ezkutatu. Ez dugu propaganda nahi, bakean egon baizik. Eskubidea dugu wikipedian informazioa gehitzeko eta honen balioa abersateko, hau baita bere filosofia. Gainera usurbildarrak gara eta gure herria maite dugulako gehitzen diogu informazio gehiago inorri kalterik eragin gabe. Utz gaitzazu bakean eta utzi gure herriari buruzko informazioa aberasten zure 'Big brother' konplexuak ahaztuta.

Kultur-elkarte bat ez da talde politiko bat, uste dut desberdintasuna ulertzeko gai izango zarela. Talde politiko horri buruzko informazioa gehitzeko aukera duzula esan dizut, beraz erretorika merke hori ez dakit zertara datorren. Lasaigarri bat hartzea gomendatzen dizut. Etxeorratz, 21:54, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Gomendatu nahi duzuna baina utzi bakean bakean dagoena. Lasaigarria hartzeko une bereziegiak direlako ez gaituzu geldituko. Nahi duzun harte jarraituko dugu gero eta gogorrago eztabaidatzen baina erakunde mota ezberdinek (herritarrek batez ere eta ez dute zertan alde batekoak izan behar) kabida behar dute informazioan.

Gogorarazi nahi dizut, bandalismoa, Wikipedian aldaketak egiteko zigorra ekar dezakeela. Egingo duzun ekarpena, besteek egindakoa deuseztea bada, badakizu non daukazun atea. Etxeorratz, 22:02, 4 Otsaila 2007 (UTC)

To erantzuna! barkatu, zu zara gure ekarpena ezabatzeko askatasuna hartu duzuna. Bat zergatik da bandalismoa eta bestea zergatik ordenatzea? Adorea behar da gero! Guk ez dugu zure ezer ukitu, ez genuen asmorik ezer aldatzeko, zu gure aportazioen aurka hasi aurretik.

Portzierto, AHALGUZTIDUNA, ongi legoke zure panfletiloko diskurtso merke hori beteko bazenu, izan ere asko saltxeatu gabe zure orrietan bertan alde batetako edo besteko "propaganda" ba baitago. Batzuek molestatzen dute hortaz, ongi ongi...

Hiru edo lau aldiz esan zaizu zer egin behar duzun nahi duzuna Wikipediako arauen arabera egin ahal izateko. Ez nago arrazoitu nahi ez duen pertsona batekin eztabaidatzeko prest. Gabon pasa. Etxeorratz, 22:11, 4 Otsaila 2007 (UTC)

Aipatze arren bada ere, wikipediaren arauak irakurri ditut eta txintik ez dioenez kanpo loturetan zer nolako webguneak jarri edo ez jarriri buruz mesedez gelditzeko eskatzen dizut zure ezabatze lanetan. Bestela hau bandalismo bezala deklaratzen du ingelesezko wikipediaren atalean eta erabiltzaileak salatzeko neurriak hartzea gure intentzio eta ideien kontra badoaz ere gure edukiak defenditu nahi ditugu. arren errespetatu besteen lana ere zurea txalotzen eta errespetatzen den bezala. Mila esker