Eztabaida:Windsorko gaztelua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez luke Windsor gaztelua izan behar? (Windsor castle) --josugoni (erantzun hemen) 10:21, 14 Uztaila 2009 (UTC)

Nik uste dut ezetz. Alegia, gaztelua Windsor herrian dagoenez, Windsorreko gaztelua dela, eta ez Windsor gaztelua. Modu berean, Versailles(e)ko jauregia, eta ez Versailles jauregia. Zalantza daukat, ordea, Neuschwansteingo gazteluak ez ote lukeen Neuschwanstein gaztelua izan beharko. Dena den, arrazoi sendoagoren bat ikusten baldin baduzu Windsor gaztelua deitzeko, adieraz ezazu, mesedez, eta interes handiz irakurriko dut. Ondo izan.--Belkoainpe 02:57, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Ados Belkoainperekin. Gazteluaren izena Windsor bada, orduan "Windsor gaztelua" izan beharko litzateke nire ustez, eta gaztelua Windsorren dagoela esan nahi bada, orduan "Windsorreko gaztelua".--Assar; (erantzun hemen) 07:44, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Agian arrazoia duzue. Baina zergatik da ingelesez Windsor castle eta ez Castel of Windsor? Nik uste, herriaren izena azkenean gazteluaren izen bihurtu delako. Eta gauza bera Windsor leinua. Hasieran leku izena izanagatik gerora izen berezi bihurtu dira, edo abizen. Horregatik euskaraz aposizioan ematea "naturalagoa"-edo da. --josugoni (erantzun hemen) 09:59, 25 Uztaila 2009 (UTC)