FC Differdange 03

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
FC Differdange 03
Sorrera 2003
Futbol zelaia Stade Municipal de la Ville de Differdange
(edukiera: 2.400 lagun)
Presidentea Luxenburgo Fabrizio Bei
Entrenatzailea Belgika Pascal Carzaniga
Liga Luxenburgoko liga
2016-17 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Differdange 03 Luxenburgoko futbol taldea da, Differdange hirikoa. Bi talderen baturatik sortu zen 2003an eta dagoeneko hiru aldiz irabazi du Luxenburgoko kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FA Red Boys Differdange[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgon sorturiko bigarren taldea izan zen, 1907an hain zuzen ere. Hasieran maila apalean hasi zen, 1919an liga eratu zenean esate baterako bigarren mailan ezarri zuten, baina berehala iritsi zen bere urrzko aroa izan ere 1923 eta 1936 artean 5 liga eta 8 kopa eskuratu baitzituen. 50. hamarkadan kopa berri batzuk irabazi zituen eta 1979an denboraldi bikaina burutu zuen liga eta kopa irabaziz. Azken titulua 1985eko kopa du.

  • Liga (6): 1923, 1926, 1931, 1932, 1933, 1979.
  • Kopa (15): 1925, 1926, 1927, 1929, 1930, 1931, 1934, 1936, 1952, 1953, 1958, 1972, 1979, 1982, 1985.

AS Differdange[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Red Boys baino talde apalagoa izan da beti. 1990ean kopa finalera iritsi zen eta 3-3 berdindu ondoren bigarren partidan Swift Hesperange taldeak 7-1 emaitzaz garaitu zuen.

  • Kopa (0): 1990ean finalista.

FC Differdange 03[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FA Red Boys Differdange eta AS Differdange taldeek bat egitea erabaki zuten 2003an. Garai hartan Red Boys lehen mailako azken postuetan zegoen eta AS Differdenge hirugarren mailan. Red Boys talde handia izandakoa zen, oraindik ere Kopa garaipen gehien dituen taldea baita. Ordutik lau kopa lortu ditu eta hiru aldiz izan da Ligako bigarrena, 2017an txapeldunarekin puntutan berdinduta gainera..

  • Liga (0): 2009, 2015 eta 2017an bigarren.
  • Kopa (4): 2010, 2011, 2014, 2015.

Palmaresa guztira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgon: 32[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (6):
    • FA Red Boys Differdange (6): 1923, 1926, 1931, 1932, 1933, 1979.
  • Kopa (19):
    • FA Red Boys Differdange (15): 1925, 1926, 1927, 1929, 1930, 1931, 1934, 1936, 1952, 1953, 1958, 1972, 1979, 1982, 1985.
    • FC Differdange 03 (4): 2010, 2011, 2014, 2015.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]