FC Flora Tallinn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
FC Flora Tallinn
Sorrera 1990
Futbol zelaia A. Le Coq Arena
(edukiera: 10.000 lagun)
Presidentea Estonia Aivar Pohlak
Entrenatzailea Estonia Argo Arbeiter
Liga Estoniako Liga
2016 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Flora (3).jpg

FC Flora Tallinn Estoniako futbol taldea da, Tallinn hiriburukoa. 10 aldiz irabazi du Estoniako futbol liga eta 6 aldiz Kopa. FC Levadiarekin batera herrialdeko talderik onena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagerturiko Tallinna Lõvid taldeko jokalariekin sortu zen FC Flora 1990ko martxoaren 10ean. Lehenengo liga 1994ean irabazi zuen, baina garaipen polemikoa izan zen, izan ere Tevalte Tallinn izan zen txapelduna baina partidak erosteagatik deskalifikatu egin zuten eta bigarren zeuden Norma eta Flora puntutan berdinduta zeuden. Txapelduna erabakitzeko elkarren arteko partida jokatu zen, baina Normak protesta egin zuen deskalifikazioa ez zitzaiola bidezkoa iruditzen argudiatuz eta gazte mailako taldea aurkeztu zuen. Florak 5-2 irabazi zuen partida. 2003 artean 7 liga eta 2 kopa irabazi zituen. 2008an kopa berria irabazi zuen eta berriz ere puntako taldea bihurtu zen.

Irabazi duen nazio arteko txapelketa bakarra Livoniako Kopa izan da, 2011 urtean hain zuzen ere. Letonia eta Estoniako ligako txapeldunek elkarren artean jokatzen duten futbol txapelketa da. Hiru aldiz jokatu du eta lehenengo biak penalti jaurtuiketatan galdu zituen Skonto Rigaren aurka. Bereziki aipagarria izan zen lehen ekitaldia, 2003koa, izan ere 2-2 egin ondoren Skontok 12-11 penaltiko emaitzaz irabazi baitzion.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estonian: 25[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (10): 1993–94, 1994–95, 1997–98, 1998, 2001, 2002, 2003, 2010, 2011, 2015.
  • Kopa (7): 1995, 1998, 2008, 2009, 2011, 2013, 2016.
  • Estoniako Superkopa (9): 1998, 2002, 2003, 2004, 2009, 2011, 2012, 2014, 2015.

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]