Fake it till you make it

Wikipedia, Entziklopedia askea

"Fake it till you make it" (edo "plantak egin lortu artean") ingelesezko aforismo bat da: iradokitzen du pertsona batek, konfiantza, gaitasuna eta pentsaera optimista edukitzean, eta bereziki horiek transmitizean, ezaugarri horiek bere bizitza errealean egin ditzakeela eta bilatzen dituen emaitzak lor ditzakeela.[1][2][3]

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaldia 1973 baino lehen berresten da lehen aldiz.[4] Bereziki AEBetan Silicon Valleyko negozioetan ikusi izan da, 21. mendeko enpresa batzuen balioespen fantastikoetan, hala nola WeWork edo Theranos porrot egin zuten enpresen kasuan. Bi adibide horietan, eta beste batzuetan, enpresari karismatiko batek aurrera eraman du politika hori, plantak egitearena, ustezko produktu miragarri eta errentagarria berez garatuko zelakoan, fanfarriari esker erakarritako diru inbertsioek berez sortuko zutelakoan[5].

Bereziki, Theranosen kasuan, agintzen zen teknologia hain lor-ezina zenez, eta iruzur epaiketekin amaitu zenez, batzuek uste dute 2020ko hamarkadan jada hurbilpen honek, plantak egitea arrakasta lortu arte, ez duela funtzionatzen enpresa teknologikoen munduan[6][7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Powell-Brown, Ann. (2003). «Can You Be a Teacher of Literacy If You Don't Love to Read?» Journal of Adolescent & Adult Literacy 47 (4): 284–288..
  2. Nielsen, Kelly. (2015). «"Fake It 'til You Make It": Why Community College Students' Aspirations "Hold Steady"» American Sociological Association 88 (4): 265–283.  doi:10.1177/0038040715601889..
  3. Ibnat, Afia. (2022-03-31). «Why “fake it till you make it” works» The Daily Star.
  4. Fed. Sec. L. Rep. P 93,748. Securities and Exchange Commission, Plaintiff-appellee, v. Glenn W. Turner Enterprises, Inc., et al., Defendants-appellants, 474 F.2d 476 (9th Cir. 1973) (full text)
  5. (Ingelesez) Shapiro, Bill. (2021-12-22). «5 Fake-It-Till-You-Make-It Founders and the Desperate Measures They Took to Stay Afloat» Inc.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  6. (Ingelesez) The End Of Fake It Till You Make It In Silicon Valley. 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  7. (Ingelesez) «Theranos: The Limits of the “Fake It Till You Make It” Strategy | Morrison & Foerster» www.mofo.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).