WeWork

Wikipedia, Entziklopedia askea
WeWork
Datuak
Motanegozioa, real estate company (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreacoworking industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Zuzendari exekutiboaAdam Neumann (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera2010
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: wework Twitter: WeWork Instagram: wework LinkedIn: wework Edit the value on Wikidata

WeWork coworking bulegoak, espazioak eta zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da. 2010ean sortu zuten Adam Neumann eta Miguel McKelveyk [1] eta bere egoitza New Yorken dago. Funtsean enpresa inmobiliario bat izan arren, Interneteko start-up baten gisara aurkeztu eta hazi zen, eta balorazio milioitsuak lorturik Interneteko unikornio delakoekin parekatu zen. Hala ere, burtsara irtetetear zela zulo ekonomiko handiak zituela ikusi zen, kudeaketa disfuntzionala zuela, eta Neumann fundatzaile eta zuzendariak dirua xahutzeko mila modu zerabiltzala.

2022an WeCrashed telesaila estreinatu zen, enpresaren sorrera, hazkundea eta burtsara irteteko porrota kontatzen duena.

Porrotaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko abuztuan, WeWork berrogeita hamar hiritan eta 16 herrialdetan zegoen kokatua[1], mundu osoko 260 lan-espazio partekatu baino gehiagotan[2]. Orduan enpresak 2.000 langile inguru zituen eguneroko 130.000 erabiltzailerentzat[1].

Une horretan, Softbank Interneteko funts eta enpresa-multzo japoniarrak 4.400 milioi dolar inbertitu zituen WeWorken [3]. Inbertsio honek WeWork osoarentzat 20.000 milioi dolarreko kapitalizazioa balioesten zuen[4] . Hurrengo bi urteetan are inbertsio gehiago egin zituen Softbankek[5] .

2019ko udazkenerako burtsarako irteera hasi ziren planifikatzen. Hala ere, ekonomialari asko enpresaren eredu ekonomikoaren bideragarritasunari buruzko galderak egiten hasi ziren, baita haren burtsarako balorazio aurreikusia erreala ote zen [6] . Garapenaren martxa behartuak, urtean 150 inauguraziorekin eginez, zalantzan jartzen zuen bideragarritasuna [6], dena zen tokiak ireki eta horretan inbertitu, baina kokapen horiek guztiek errentagarri bilakatu beharra zeukaten, eta diru inbertsioa irabaziekin itzuli beharko zuten, eta horretaz zalantzak zauden: analistek defizit handien metaketa ikusi zuten, eredu ekonomiko ziurgabea eta kudeaketa anarkikoa nabaritu [7]. Besteak beste, alokairu-prezioak izugarriak ziren, eta Adam Neumann-en bizimodua luxuetan neurrigabea enpresaren kapitalaren bizkar egiten zela [8] .

2019ko urrian WeWork-eko kontseiluak uko egin zion burtsara irteeteari, bere kapitalaren balorazioa nabarmen galdu ostean, eta Adam Neumann bota egin zuten[9][7].

Bat-atean 47.000 milioi dolarreko balioa izatetik izatetik 8.000 milioira igarota, SoftBank-ek galera izugarriak jasan ditu enpresari eusteko, baina honek funtzionatzen jarraitu du dena dela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «WeWork» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-26 data duen 192245619 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c Sylvain Rolland. (28 août 2017). Coworking : WeWork, les secrets d'une expansion hors du commun. .
  2. «Wework : le leader mondial du coworking forge son empire immobilier» http://blog-immobilier-toulouse.fr 2017-12-07.
  3. Bureaux partagés : Softbank injecte 4,4 milliards de dollars dans WeWork. 25 août 2017..
  4. Elisa Braun. (25 août 2017). Les bureaux partagés WeWork valorisés 20 milliards de dollars. .
  5. WeWork gets $3 billion in new funding from SoftBank. 13 novembre 2018.
  6. a b Delphine Decaux. (12 septembre 2019). «Le coworking dévore les mètres carrés» Challenges (621): 32à 33. ISSN 0751-4417..
  7. a b Delphine Déchaux. (7 novembre 2019). «Le bullshit des start-up» Challenges (629): 110 à 111. ISSN 0751-4417..
  8. Delphine Déchaux. (18 6 2020). «La chute de l'empire WeWork» Challenges (659): 44. ISSN 0751-4417..
  9. Jane Lanhee Lee. (3 octobre 2019). WeWork seen as startup lesson in what not to do in Silicon Valley. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]