Fanny Uribe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Uribe

(2016)
National Assembly Deputy (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza1963 (60/61 urte)
Herrialdea Ekuador
Hezkuntza
HeziketaCentral University of Ecuador (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta politikaria

Fanny Esther Uribe López (Ekuador, 1963ko urriaren 14a) ekuadortar biologoa eta politikaria da. Galapagoak probintziako azken prefektu hautatua izan zen.

1996an hasi zen politikagintzan, Herri Demokrazia alderdi politikoaren Galapagoak probintziarako diputatu alterno gisa. 1998ko Ekuadorko hauteskunde legegileetan diputatu nazional hautatu zuten. Galapagoak probintziarako Kontserbazio eta Garapen Iraunkorreko lege bereziaren bultzatzaileetako bat izan zen Kongresu Nazionalean.

2004ko sekzio-hauteskundeetan Galapagoetako probintzia-prefektu hautatu zuten. Horrenbestez, kargu hori bete zuen lehen emakumea izan zen. 2008ra arte egon zen karguan, Ekuadorko 2008ko Konstitutzioak Galapagoetako Probintzia Kontseilua deuseztatu zuenean.

2013ko Ekuadorko hauteskunde legegileetan Avanza alderdi politikoarekin aurkeztu zen eta Galapagoetarako asanbleakide nazionala hautatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]