Felicidad Orquín
Felicidad Orquín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1934 (89/90 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juan Eduardo Zúñiga (1956 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | editorea eta idazlea |
Felicidad Orquín Lerín (?, 1934) idazle, editore eta pintorea da. Nazioartean ezaguna da ume eta gazte literaturan aditu bezala.
1956an Juan Eduardo Zúñiga idazle eta hizkuntza eslaviarren espezialistarekin ezkondu zen.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Editore gisa hainbat bilduma sortu zituen: Labor Bolsillo Juvenil (1974-1979), Austral Juvenil eta Austral Infantil (Espasa-Calpe argitaletxean, 1980-1991). Espasa-Calpen zuzendari literarioa eta Espasa-Mañana saio bilduma ere zuzendu zuen. Anaya argitaletxeko editorea ere izan zen. Germán Sánchez Ruipérez Fundazioan ere lan egin zuen zuzendari moduan (1992-2002) eta gero asesore moduan[1].
Haur literaturan ikerlaria eta kritikoa da eta horregatik Haur Literaturaren Kritika Saria jasotzen lehena izan zen 1980an. 1970eko hamarkadan pedagogia berritzeko mugimenduetan eta mugimendu feministetan aritu zen. Genero gaiak, emakumeen eta idazketa, umeen liburuetako irudi sexistak eta emakumeen espazio soziala ere aztertu izan ditu.
Gizarte patriarkal batetik datozenez, ipuin tradizional asko (eta gaur egungo asko) sexistak direla uste du, baina ez da debekatzearen aldekoa, baizik eta umeentzat dituzten baloreak aztertzearen aldekoa (Bruno Bettelheim-ekin ados zegoen). Umeei beren sentimenduak ulertzeko era sinbolikoa eskaintzen diete ipuin tradizionalek, barruan sentitzen dituen gauzei buruz ari direlako eta horregatik psikologikoki laguntza dira haientzat. Vladimir Propp-ek bezala, uste dut unibertsalak direla eta pertsonaiak arketipoak[2].
Eredu berriak emango dituzten ipuinak sortu behar direla uste du, "Baina ezin da narratiba tradizionala dekonstruitu, baizik eta ipuin feministak sortu beharra dago, zeren eta, gainera, kontua ez da rolak trukatzea, baizik eta balore berriak sortzea ikuspegi feminista batetik".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Conferencia "Entre el realismo y la fantasía - la literatura infantil en España", de Felicidad Orquín. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
- ↑ Torres, Rosana. (2010-04-10). [https://elpais.com/diario/2010/04/10/sociedad/1270850402_850215.html «ENTREVISTA a FELICIDAD ORQUÍN | EDITORA Y GESTORA CULTURAL | VIDA & ARTES "Los cuentos forman la mente del niño"»] El País (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).