Ferdinand Zecca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ferdinand Zecca (Paris, Frantzia, 1864ko otsailaren 19 - Paris, 1947ko martxoaren 23a) frantses zinemagilea eta produktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema mutuaren garaian zinemaren aitzindarietako bat izan zen, eta zinemaren industriaren oinarriak ezarri zituen. Georges Mélièsen jarraitzailea izan zen. Pathé izeneko produkzio-etxean lan egin zuen, filmak egiten eta beste zinemagileen filmak gainbegiratzen. Bizitasun handiko filmak egin zituen, asmamen eta erritmo handikoak, eta umorez zipriztinduak, arrakasta handia izan zutenak. Garai hartan berritzaileak ziren teknika batzuk ere asmatu zituen, flash-back teknika, adibidez. Zeccak eta bere taldeak ia genero guztiak landu zituen.

1914tik aurrera administrazio-lanetan jardun zuen, Pathé-k Europan eta Estatu Batuetan zituen estudioak kudeatzen.

Filmak: Le muet mélomane (1900); Histoire d´un crime (1901); Les sept châteaux du diable (1901); Quo Vadis? (1901); Tempête dans une chambre à coucher (1902); La Passion du Christ (1902-1905); La grève (1904); L´affaire Dreyfuss (1908).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]