Arte figuratibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Figuratibo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Arte figuratiboa errealitatearen errepresentazio zuzena izan daiteke (Un Moulage sur Nature, Edouard Dantan, 1887).

Arte figuratiboa, figuratibismoa edo errepresentazio artea arte abstraktuaren aurka errealitatearen errepresentazioan oinarritzen den artea da. Irudiak identifikatu egiten dira arazorik gabe. Batzutan benekotasuna bilatzen du, erabateko errealismoa, adibidez hiperrealismoan; bestetan modu batez aldatzen ditu, esaterako, jatorrizko irudia idealizatuz edo, karikaturetan bezala, elementu batzuk handituz.[1]. Bigarren joera horretan tendentzia desberdinak egon daitezke: sinbolismo, eskematismo, kolosalismo, hieratismo, espresionismo...

Arte figuratiboan oso ohikoa da modeloak erabiltzea, bai hasierako zehestasunak hartzeko baita ere lan osoa errealitatearen errepresentazio zuzena izateko.

Figuratibismoaren barruan paisaia oso garrantzitsua da. Paisaiak margolariari aukera ematen dio pertsonen eta inguruko elementuen arteko loturak sortzeko.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ian Chilvers eta batzuk: Diccionario de Arte, Alianza, 1992, 260.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte figuratibo Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]