Finantza-bitartekari
Finantza-bitartekariak agertzen dira, superabita duten agenteen (mailegu-emaile) eta defizita dutenen (mailegu-hartzaile) artean diru-fluxua bideratzen espezializaturiko erakunde multzoa, aktiboak bi agenteen beharretara egokituz finantzazioa lortzeko kostuak murrizteko helburuarekin.
Finantza bitartekarien ezaugarri nagusienetarikoa finantza aktiboak eraldatzen dituztela da. Horrela, bankuen ohiko funtzioa gordailuak inbertitzaileei transmititzea izan da beraiek jaulkitako aktibo finantzarioak eskuratuz; adibidez, bonoak, mailegu hipotekarioak, e.a. Aldi berean, bankuek gordailuak eskuratzen dituzte, mailegu operazioak burutzeko, beraiek jaulkitako finantza aktiboen bidez, hauek kontu korronteak, eperako gordailuak e.a. dira. Beraz, inbertitzaileei gordailuak mailegatzen dizkiete inbertitzaileek jaulkitako finantza aktiboak eskuratuz, aktibo hauei primarioak deritzaie; eta gordailuak eskuratzen dituzte aktibo finantzarioak jaulkiz, aktibo hauei sekundarioak deritzaie eta aurreztaileek eskuratzen dituzte.
Bitartekariek harremanetan jartzen dituzte baliabideak dituzten familiak, baliabideak behar dituzten enpresekin, inbertitzeko nahia eta enpresen beharrak parekatuz. Finantza-bitartekariek (kreditu erakundeak, banku, aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak-, leasing erakundeak, kreditu erakunde ofizialak...) gastu unitate superabitarioengandik jasotzen dute dirua, enpresei epe luzeagoko eta zenbateko altuagoko (gastu unitate superabitario bakoitzeko) baliabideak eskeiniz. Modu honetan eragiten dute familien baliabideen eraldaketan.