Fitxategi:Hegazkinen ekipamendu minimoa.webm

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 4s, 1.920 × 1.080 pixels, 4,57 Mbps overall, file size: 67,77 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Hegazkinen ekipamendu minimoa

Zer behar du hegazkin bat hegan egiteko? Grafismoak aztertzen du hegazkin batean zer den ezinbestekoa eta zer ez hegan egin ahal izateko. Azkenean, bi pieza bakarrik dira behar beharrezkoak: hegoak eta motorra dira. Pilotua bera ere ez da ezinbestekoa.

Transkribapena:

Hegazkin bat metalezko traste bat da, tramankulu astun bat. Hegazkin komertzialek 400 tona inguru dituzte; hala ere, hegan egiten dute. Baina tona bakarreko hegazkin txiki batek ere, berdin. Nola da posible horrelako metal-puska bat han goian mantentzea? Bada modu bat hori jakiteko. Alderantzizko galdera egitea: zer pieza ken diezaiokegu hegazkinari erori gabe?

Begi bistako hautagai batzuk daude. Esate baterako, hegazkinak ez badu 3.000 metrotik gora hegan egin behar, ez du kabina presurizaturik behar. Kabinak tripulazioa babesten du, azken batean, baina ez da hegan egiteko beharrezkoa.

Lurreratze-trena ere kendu dezakegu, eta hegazkina ez da eroriko. Lurra hartzea zailagoa egingo zaio, zalantzarik gabe, baina ez du gurpilik behar hegan egiteko.

Eta kentzen hasita, fuselajea ere kendu genezake. Horrek hegazkinaren aerodinamika aldatuko luke, eta pilotuak hegan egiteko modua egokitu beharko luke, eta, seguruena, hegazkina bera ere bai. Eta potentzia handiagoko motor bat beharko luke. Nolanahi ere, fuselajerik gabe ere, hegazkinak hegan egin dezake.

Jadanik, hegaldian eragiten ari gara, baina oraindik ere jarrai dezakegu piezak kentzen. Isatsaren lemak kenduz gero, hegaldia ezingo da kontrolatu. Hegazkina balantzaka eta noraezean ibiliko da, baina seguruenik ez da eroriko.

Eta kitto. Bukatu dugu. Hemen dago muga. Adibidez, hegoak kenduz gero, erori egingo da, argi dago. Eta motorra ere ezinbestekoa da, hegazkinari abiadura ez bazaio ematen, hegoek ezin dutelako haien lana egin, hau da, airea ezin beherantz bultzatu eta presioarekin jokatu. Ezin da besterik kendu.

Egon pixka bat. Oraindik ere badago zer kendu: pilotua!!!
Data 2017ko martxoaren 4a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Ester Arrieta (irudiak), Guillermo Roa (testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Ester Arrieta (graphics), Guillermo Roa (texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

4 martxoa 2017

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:46, 30 urtarrila 20182m 4s, 1.920×1.080 (67,77 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Fitxategiaren erabilera orokorra

Hurrengo beste wikiek fitxategi hau darabilte:

Metadatuak