Fluido ez-newtondar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fluido ez newtondarraren portaera

Fluido ez newtondarrak tenperaturaren eta tentsioaren arabera biskositatea aldatzen duten fluidoak dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sustantzia newtondarra tentsioa aplikatzean deformatu egiten den sustantzia homogeneoa da. Hau da, sustantziaren molekulen arteko distantzia oso txikia denez, ez du formarik eta ontziaren forma hartzen du.

Fluido ez newtondarraren biskositatea aldatu egiten da aplikatzen zaion tentsioaren arabera, hau da, indarra aplikatutako norabidean deformatu egiten da. Ondorioz, fluido ez newtondar batek ez du biskositate zehatz eta jarrai bat, beste fluido newtondarrak ez bezala.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fluido ez newtondarraren adibide merkea, ez toxikoa eta erraz egitekoa, bol batean almidoia eta ura nahastuz lor daiteke. Presioa arin aplikatzean fluido hori egoera solidora pasatzen da, baina ez badiogu indarrik aplikatzen egoera likidora bueltatuko da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]