Fluxbox

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Fluxbox
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Azken bertsioa1.3.7
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++
Irakur dezakeUNIX-moduko
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMIT lizentzia
Euskaraz
EuskarazEz
fluxbox.org
Iturri-kodeahttp://git.fluxbox.org/ eta https://sourceforge.net/projects/fluxbox/

Unix munduan, Fluxbox X leiho-kudeatzaile bat da, Blackbox 0.61.1 bertsioan oinarrituta sortu zena. Bere nahia arina eta pertsonalizagarria izatea da eta ikonoen euskarri minimoa du. Erabiltzaile-interfazea oso sinplea da eta ataza-barra eta eskuin-klikaz atzi daitekeen menua besterik ez ditu. Konfigurazio guztia testu-fitxategietan doa, hala nola menuak edo laster-teklak kontrolatzen dituzten parametroak.

Pertsonalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfigurazio guztia erabiltzailearen etxeko .fluxbox direktorioan dauden testu-fitxategietan biltegiratzen da. Fluxboxen dena pertsonaliza daiteke eta, adibidez, laster-teklak .fluxbox/keys fitxategian, menuaren itxura .fluxbox/menu fitxategian edo abiaraztean exekutatuko diren aginduak .fluxbox/init fitxategian zehatz daitezke. Era berean, ohikoa da leiho-kudeatzailearen gai edo itxurak .fluxbox/styles direktorioan aurkitzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]