Foro (internet)
Appearance
(«Foro (Internet)» orritik birbideratua)
- Artikulu hau eztabaidagune elektronikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foro (argipena)».
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/PhpBB3_topic.png/220px-PhpBB3_topic.png)
Foroa, interneten, pertsonek gai jakin baten inguruan beren iritziak eman eta argitaratzen dituzten online eztabaidagune asinkronoak dira. Foroak arautuak daude. Maiz, hierarkia bat dute, adibidez, parte-hartzaile arruntak eta foroaren funtzionamendua erregulatzen duten moderatzaileak daude.
Bestalde, aplikazio hauek gaien eta eztabaiden arabera kategorizatuak egon ohi dira.
Foroen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Foro babestua (edo pribatua): hemen ezinezkoa da parte hartzea erregistratu gabeko erabiltzaileentzat. Hau da, norbaitek mezuak bidali edo iruzkinak egin nahi baditu, lehenik erregistratu egin behar da. Edo gonbita jaso.
- Foro publikoa: Foro publikoan edonork parte har dezake erregistratu gabe. Denek irakurri eta bidal ditzakete mezuak.
Foro iraunkorra: gai bat lantzeko mugarik gabe ezartzen dena da.
Komunikazioaren bat-batekotasunari begira, foroak honela sailka daitezke:
- Sinkronoa. Zuzenean eztabaidatzen denean. Txandaka baina denbora jarraituan.
- Asinkronoa. Parte hartzaileek beren mezuak argitaratu egiten dituzte eta erantzunak handik ordu edo egun batzuetara jaso daitezke.