Foro obalatua (Gerasa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Foro obalatua (Gerasa)
Gerasa Forum 04.JPG
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanJerax Gobernazioa
HiriaJerax
Koordenatuak 32°16′39″N 35°53′19″E

Foro obalatua Jordaniako Gerasa hirian dagoen obalo forma duen erromatar garaiko plaza da, etenik gabeko arkitrabea sostengatzen duten zutabe jonikoek inguratutakoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90 metro luze eta 80 metro zabal da gutxi gorabehera. Erromatar arkitekturan oso irtenbide originala da bere obalo forma. Ikerlari batzuen esanetan, irtenbide arkitektoniko honekin ipar-hego ardatz nagusi kolomatua (cardo maximus) Zeusen tenpluarekin (edo bere aurrekoarekin) lotu nahi zen. Plazaren iparraldeko muturrean Cardo Maximus hasten da, antzinako hiriko kale kolomatu nagusia.

Plaza bera, zutabe jonikoekin, II. mendearen hasieran eraiki zen. Plaza inguratzen duten 56 zutabe joniar berreraikiak bikainak dira, eta bere erdigunea kareharriz eta harri zuriagoko beste bloke batzuez zolatua dago. Zoladura beranduago egin zen eta oso konplexua izan zen, 6 eta 8 metro arteko azpiegitura eraiki behar izan baitzen depresio bat konpentsatzeko.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeusen santutegia hiri erromatarraren plan ortogonalean sartzen ez zenez, foro obalatuak (Zeusen santutegitik hego-mendebaldera) funtzio integratzailea izan zuen, hiri-plangintzari dagokionez[1].

Betebeharrei buruz, berriz, ez dago argi bere funtzioa. Uste da merkatua edo bilera lekua izan zitekeela, nahiz eta ikerle batzuk esan sakrifizioak egiteko gunea litzatekeela, tenpluarekin harremanduna, plazaren erdian egitura errektangular baten hondarrak baitaude, garai batean erromatar estatua baten euskarri izan zitekeena, mende bat geroago iturri bihurtua izan zena, edo sakrifiziotarako aldarea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lichtenberger, Achim (2008): Artemis and Zeus Olympios in Roman Gerasa and Seleucid religious policy, in: T. Kaizer (ed.), The Variety of Local Religious Life in the Near East in the Hellenistic and Roman Periods. RGRW 164; Leiden – Boston, 133-153 or..