Fotolog

Wikipedia, Entziklopedia askea
Logotipoa

Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiki fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek.

Fotologen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fotologek sei ezaugarri nagusi dituzte, eta lehen hirurek zehazten dute modu bateko edo besteko fotologa izatea azken emaitza.

  • Argazkia. Erabiltzaileak sartzen duen irudia edo argazkia izan ohi da fotolog baten oinarrizko elementua, eta dataren arabera antolatuta egoten dira argazkiak fotologetan.
  • Egilearen iruzkinak edo komentarioak.
  • Lagunen edota gainerako erabiltzaileen komentarioak.
  • Lagun fotologetarako estekak.
  • Erabiltzailearen webgune edota esteka gustukoenak.
  • Data, edo argazkia argitaratzen den eguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]