Frai Zacarias Martinez eraikina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frai Zacarias Martinez eraikina

Kultura ondasuna

Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Frai Zacarias Martinez eraikina.jpg
Frai Zacarias Martinez eraikinaren fatxada nagusia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 53″ N, 2° 40′ 22″ W / 42.8480523919°N,2.67286396057°W / 42.8480523919; -2.67286396057Koordenatuak: 42° 50′ 53″ N, 2° 40′ 22″ W / 42.8480523919°N,2.67286396057°W / 42.8480523919; -2.67286396057
Historia eta erabilera
Irekiera1864
Arkitektura
Estiloa Arkitektura eklektikoa
Ondarea
BIC RI-53-0000374
EJren ondarea 85

Frai Zacarias Martinez eraikina Gasteizen dago, Frai Zacarias Martinez kalearen 3. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864 urtean eraiki zen. Hasieran Irakasle Eskola Normalaren egoitza izan zen. 1963an Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastetxe bihurtu zen eta "Frai Zacarias Martinez" izena jarri zitzaion. 1923tik 1928ra arte Elizbarrutiko azpezpiku eta Gasteizko Elizbarrutiko Apaizgaitegiaren sustatzaile izandakoaren oroitzapenez.

1986an birgaitu zen. Egun hainbat udal zerbitzuen egoitza da.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza askea da, harlandua eta hargin-lanezkoa, sakonera ertaineko lur zati laukizuzen baten altxatzen dena. Harlandua atari nagusian eta bazterretan erabiltzen da, eta hargin-lana berriz alboetako fatxadetan. Beheko solairua eta bi altuera ditu, hasiera baten hirugarren pisuan ganbara egon zen, bigarren altuerari itsatsitakoa. Fatxada nagusia oso handia da eta bederatzi bano ardatz ditu, denak arku eskartzanotan amaituta eta molduretan sostengatuta. Fatxadak leiho asko izan arren, oso sendoa da, inposta lerroek soilik apurtzen duten monotonia.