Francisca Nneka Okeke
Francisca Nneka Okeke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Onitsha (en) , XX. mendea |
Herrialdea | Nigeria |
Bizilekua | Abuja |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Nigeria (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta akademikoa |
Enplegatzailea(k) | University of Nigeria (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Nigerian Academy of Science (en) Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Francisca Nneka Okeke (Onitsha, ? - ) fisikari eta fisika irakasle nigeriarra da. Ekuatoreko elektrojet fenomenoaren inguruan egindako ikerketengatik 2013. urtean Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nigeria hegoaldeko Anambra estatuan jaio zen. Txikitatik izan zuen zerua ulertzeko jakinmina[2].
Ikasketei dagokionez 1980an Fisika batxilergoa atera zuen, 1985an Zientzia hezkuntzan Zientzia masterra egin zuen eta 1989an Lurreko Geofisika aplikatuan master berria. 1995ean Ionosferako Fisikaren inguruko doktoretza osatu zuen Nigeriako Unibertsitatean eta doktoretza ondorengo lana Tokioko Unibertsitatean burutu zuen, Japonian[3].
Okeke Nigeriako Unibertsitateko Fisika eta Astronomiako Mintegiko burua izan zen 2003 eta 2006 artean eta Fisika Zientzietako Fakultateko burua 2008 eta 2010 artean. Kargu bi hauek lortu zituen lehen emakumezkoa izan zen. Era berean Nigeria ekialdeko lehen emakumezko fisika irakaslea izan zen. Hori dela eta emakumezkoek unibertsitatean zuten presentzia bultzatu zuen, eta gun ere emakumezkoak zientzia eta teknologia ikas dezaten sustatzen du[2].
2011n Nigeriako Zientzia Akademiako kide bihurtu zen[4] eta 2013an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[5]. 2013 urte horretan bertan New African aldizkariak influentzia handiena duten 100 afrikarren zerrendan sartu zuen[6].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urte zituela Pius Nwankwo Okeke fisikari nigeriarrarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan dituzte.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisca Nneka Okekeren ikerketa eremua ionosfera izan da eta bereziki Ekuatoreko elektrojet fenomenoa. Eguzkiaren energiak kargatuta ekuatore inguruan korronte elektrikozko ibai baten antzekoa da elektrojeta, eta Lurrari bira ematen dio. Honen ondorioz eremu magnetikoa ekuatore inguruan oso aldakorra da, planetako bestelako eremuetan baino bost aldiz aldakortasun handiagoa du. Okekeren ikerketetan horrek eragiten duen geomagnetismoa, fisika atmosferikoa eta klima aldakortasuna aztertzen dira.
Eguzkiaren jarduerak ionosferan duen eragina aztertuz beroketa klimatikoa hobeto ulertzea du helburu ikerketak, batez ere tsunamien eta lurrikaren sorrera aurreikusten lagunduko du[7].
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geomagnetic Research in Physics: The Journey So Far : an Inaugural Lecture of the University of Nigeria (2009)[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Contributor, A. B. S.. (2013-04-01). «Nigerian Female Professor Francisca Okeke Wins $100,000 Prize» Atlanta Black Star (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Kiunguyu, Kylie. (2019-12-09). Prof Francisca Okeke – the Nigerian Physicist helping us better understand climate change. (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Francisca Nneka Okeke – NASAC PORTAL. (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ «The Nigerian Academy of Science – Fellows Of The Academy» web.archive.org 2015-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «10 Black female scientists everyone should know about» Varsity Online (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Ghana, News. (2013-12-12). «Top 100 Influential People In Africa: See the Nigerian list | News Ghana» https://newsghana.com.gh (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Frantsesez) «Francisca Okeke, une physicienne fascinée par le ciel» La Croix 2013-04-01 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) Okeke, Francisca Nneka. (2009). Geomagnetic Research in Physics: The Journey So Far : an Inaugural Lecture of the University of Nigeria, Delivered on April 22, 2009. University of Nigeria Senate Ceremonials Committee (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).