Francisco Bergamín kalea (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Francisco Bergamín kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen kale bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Francisco Bergamín García (1855-1937) malagar ministro, abokatu eta politikariaren omenez darama.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Ignazio etorbidea, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximenez kalea eta García Castañón kalearen arteko elkargunean hasi eta Taxoare kalea eta Larrabide kalearen arteko elkargunean amaitzen da. Honako kaleek zeharkatzen dute: Emilio Arrieta kalea, Nafarroa Behereko etorbidea, Leire kalea, Navarro Villoslada kalea, San Fermin kalea, Tafalla kalea, Felipe Gorriti kalea, Amaiurko Gaztelua kalea, Galizia etorbidea, González Tablas kalea eta Agoitz kalea.
Paulino Caballero kalea eta Zangoza kalearekiko paraleloki doa.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale honetan honako eraikina eta plaza hauek daude:
- Aurora eraikina
- Francisco Bergamín kalearen 2. zenbakiko etxea
- Bianako Printzearen plaza
- Gurutz plaza
- San Migel eliza