Franko-kuartel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franko-kuartel baten adibidea.

Heraldikan, franko-kuartela karratu formako ohorezko pieza batek jasotzen duen izena da. Armarriaren laurden bat hartzen du, honen altuera eta zabaleraren erdiraino hedatuz.

Lau postutan ager daiteke: (buruzagiaren eskuinean, puntaren eskuinean, buruzagiaren ezkerrean eta puntaren ezkerrean). Lehenengoa (buruzagiaren eskuina) naturala da eta ez da armarritzen. Ohikoena franko-kuartela, izatez, armarri independente bezala erabiltzea da, armeria nagusiak kargatzeko.

Kantoia franko-kuartelagandik bere neurri txikiagoengatik ezberdintzen da, armarriaren heren bat hartzen baitu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]