Frantziako Iraultzako konstituzioak
Frantziako Iraultzako konstituzioak 1791koa, 1793koa eta 1795ekoa izan ziren, garai iraultzaile hartan idatziak.
1791 eta 1793ko konstituzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1791ko Konstituzioak eskubide natural eta zibil gisa hurrengoak bermatzen ditu:
« |
|
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
. Botere legegilea Batzar Nazionalak zuen, Frantzia osoko departamenduak modu proportzionalean ordezkatzen zituena. Honen partaideak aukeratzeko prozesu konplexu bat jarraitu behar zen. Lehenengo sufragio zentsatarioaren bitartez Lehen Batzarra aukeratzen zen, hau da, aktiboak ziren gizonen botoaren bitartez. Lehen Batzar horrek Hautesleen Batzarra aukeratzen zuten, baina azken honetan jabeak edo 100 eta 400 bitarteko lan eguneko errenta zutenek har zezaketen parte. Azken hauek ziren Batzar Nazionaleko hautagaien artean honen partaideak aukeratzen zutenek. Prozesu hau bi urterik behin errepikatzen zen.
Botere betearazleari begira Erregea zen honen jabea. Titulu hau, lehengo tradizioak zihoen moduan heredagarria izaten jarraitu zuen eta gobernuko ministroak izendatzeko edo kentzeko beharra zuen. Baita ere botere legegilean nolabaiteko eragina zuen, hau da , botere banaketa ez zen guztiz betetzen, Erregeak legeen gainerako beto eskubidea baitzuen bi legealdietan.
Azkenik botere judiziala epaileei eta epaitegi ofizialei zegokian, eta ez Erregeari edo lekuko jaunei, lehenago egiten zen moduan. Epaileak baita ere sufragio zentsatarioaren bitartez aukeratzen zituen herriaren zati batek.
1793eko Konstituzioa erradikalagoa eta aurrerazaleagoa izan zen, jakobinoak boterean zeudela egin zen eta. Girondarren modura, jakobinoek haien ideietara egokitzen zen konstituzioa egin zuten.
Hasteko botere legegilea Batzar Nazionalak edo Konbentzioak zuen. Hau aukeratzeko prozesua baita ere zaila zen. Lehenengo eta behin Frantzia osoko 21 urtetik gorako gizon guztiek Kantoietako Lehen Batzarra eta Departamentuetarako Hauteskunde batzarra aukeratzen zuten botazioen bitartez. Lehenengo erakundeak Konstituzioa berrikusteko boterea zuen eta bigarrenak 200 hiritar bakoitzeko hautesle batek osatzen zuen eta epaileak eta Batzar Nazional edo Konbentzioko partaideak aukeratzeko ardura zuen. Azken hau 40.000 hiritar bakoitzeko ordezkari batek osatzen zuen eta Errepublika Kontseilu Betearazleko 24 kideak aukeratzen zituen. Prozesu hau urterik behin errepikatzen zen.
Botere betearazlea lehen aipatutako Errepublikaren Kontseilu Betearazleak zuen. Hau gobernua osatzeko betebeharra zuen eta 24 kidez osatuta zegoen. Astero 12 partaide berriztatzen ziren eta honela gobernua osatzen zuten. Baina errepublikaren Kontseilu Betearazlea ezin zituen nahi zituen neurriak hartu, Konbentzioaren aurrean erantzuleak zirelako.
Botere judiziala azkenik astero hautatutako epaileek osatzen zuten.
Ezberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo konstituzioan Frantzia monarkia konstituzional baten bidez gobernatua zegoen, bigarrenean berriz errepublika batek egiten zuen. Beste aldetik 1791ko Konstituzioan herriaren ordezkariak sufragio zentsatarioaren bitartez aukeratzen zen bitartean, 1793ekoan gizonezko sufragio unibertsalaren bitartez egiten da. Horrez gainera lehenengo konstituzioan botere betearazleak nolabaiteko kontrola du legegilearen gainean beto eskubidearen bitartez, baina bigarrenean hau alderantziz gertatzen da, botere betearazlea duen Errepublikaren kontseilua botere legegilea duen Batzar Nazionalaren aurrean erantzulea baita.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Iraultzako konstituzioak |