Sufragio unibertsal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bi sufragista emakumeen boto eskubidea eskatzen.

Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa emateko eskubidea eskaintzen diena da[1], horren bitartez parlamentuetan parte hartzen duten ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.

Botoa emateko eskubidea inori ukatzen ez dion hauteskunde sistema hau, Frantziar Iraultzako lehen aldietan lortu zenetik, borroka sozial eta politikoen ardatz nagusietakoa izan zen eta baita herri eskabideen lehenengo motorra ere. XIX. mendean gizonezkoen sufragio unibertsala bakarrik ezarri zen. Herririk gehienetan emakumeek ez zuten botoa emateko eskubidea lortu XX. mendean ondo sartu arte.

XX. mendeko urte luzeetan sufragismoaren borroka emakumeen eskubideen borrokarekin lotuta egon zenez, askotan oker badago ere sufragismoa eta emakumeen sufragismoa sinonimotzat hartzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sufragio unibertsal
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.