Frantziako saskibaloi liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ligue nationale de basket-ball (LNB Pro A)
Antolatzailea
Sorrera 1921
Eremua Frantzia Frantzia
Parte hartzaileak 18
Garaipen gehien ASVEL (18)
2018ko Txapelduna Le Mans SB
Webgune ofiziala

Frantziako saskibaloi liga edo Ligue nationale de basket-ball (LNB Pro A) saskibaloi txapelketa frantziar nagusia da.

1987an sortu zuten, eta bi mailatan banatuta dago: Lehen Maila edo "Pro A" (16 talde) eta Bigarren Maila edo "Pro B" (18 talde).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921ean lehendabiziko txapelketa antolatu zuten Frantzian, "Excellence" izena zuen eta 1949 arte mantendu izan zen. Ordutik 1963ra, aldiz, "Nationale" birbataiatu zuten, eta hurrengo urteetan ere izena aldatuko zioten: "Nationale 1" (1963-87), "Nationale 1 A (N1A)" (1987-92), "Nationale A 1 (NA1)" (1992-93) eta 1993tik aurrera "Pro A", azkenik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 arte, hauek dira txapeldun aldi gehien gelditu diren taldeak:

  1. ASVEL Lyon-Villeurbanne: 18 txapelketa.
  2. CSP Limoges: 11 txap.
  3. Pau-Orthez: 9 txap.
  4. FA Mulhouse: 7 txap.
  5. Le Mans SB: 5 txap.
  6. Paris BR: 4 txap.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]