Frantziar kartak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantziar karten lau sailak: pika, bihotza, diamantea eta hirusta.
Errege hirusta eta andere hirusta, R eta D laburdura adierazgarriekin.

Frantziar kartak ala frantziar karta-sorta, karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Batzuk alemaniar karten aldaera bat dela iritzi dute. Gaur egun mundu osoan hedatua dagoen ingeles kartak karta-sorta honetan oinarrituak daude.

Karta sorta hau lau sailetan banatua dago: pikak, diamanteak, bihotzak eta hirustak.

Erabilera Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian, izendatzeko orduan, zenbakidunak izendatzen dira, zenbakia, -ko atzizkia eta saila esanez (hala nola bederatziko pika)[1] . Figurentzat, erregea (roi frantsesez), anderea (dame, frantsesez) eta xangoa (honen aldaerekin: xota, jota, txanka... frantsesez, valet); sail batekin elkartuz gero, honela: xango pika[2], andere pika[3] eta errege pika.

Batekoa esateko beste modu bat ere bada: astoa (as, frantsesez). Hala nola, bateko pika edo asto pika[4].

Ingeles kartekin alderaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles kartak oso antzekoak dira, eta funtsean bakarrik bereizten dira hauen lau kartaren adierazgarri laburretan: A da batekoa ingelesetan, eta batzuetan 1 izan ohi da frantsesetan. Figurek duten hizki adierazgarri ere J, Q eta K ingelesez, eta frantsesez V, D eta R.

Antzekotasun honengatik, Ipar Euskal Herrian ohikoa da multzo bat zein bestea ikustea eta erabiltzea joko berdinetarako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziar kartak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Pika. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.
  2. «pique | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» nolaerran.org . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.
  3. «H.C. Andersen - Hemeretzi ipuin» www.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.
  4. «Asto - OEH» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-11.